Atxikimendu ugari bildu ditu igandean egingo den errauste plantaren kontrako martxak

otsailak 28ko kartela

Errausketaren kontrako Mugimenduak igandean Zubietara antolatu duen martxak atxikimendu zabala lortu du. Hirurogei erakunde baino gehiagok ekimenarekin bat datozela adierazi dute. Horien artean denetatik dago… alderdi, sindikatu, talde ekologista, kultura eta kirol elkarte, eskola…

Zerrenda hori erraustegi proiektuaren kontrako oposizioa bizi-bizi dabilen sintoma berri bat baino ez da:

“Igandeko martxak lortu duen atxikimendu ugari eta zabala erraustegi proiektuaren kontrako oposizioa bizi-bizi dabilen sintoma berri bat baino ez da. Foru Aldundiak mehatxua berpiztu du eta, ondorioz, azken urteotan lozorroan egon den oposizioa ere aktibatu egin da, ederki aktibatu ere. Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi. Hau da ekimen honen oinarrian dagoen ideia nagusia. Ez da bakarra, ordea. Izan ere, Foru Aldundiak behin eta berriro sinestarazi nahi digu alferrik ari garela, hau, erraustegia, alegia, nahitaezkoa eta atzeraezina dela. Mezu honek amore eman dezagula du helburu. Oso zaila dute, ordea, guk ederki asko baitakigu partida ez dela inola ere erabaki, eta partida elkarrekin jokatzea erabaki dugu. Hori da martxaren bidez zabaldu nahi dugun beste ideia nagusia”.

atxikimenduak

  1. Erraustegia Erabakia (Usurbil)
  2. Zubietako Herri Batzarra (Zubieta)
  3. Lasarte-Orian Aire Garbia (Lasarte-Oria)
  4. Aiztondoko plataforma (Villabona, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraul)
  5. Ipar Haizea plataforma (Andoain)
  6. Errausketaren kontrako Koordinadora
  7. Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea
  8. Hernanin Zero Zabor (Hernani)
  9. Oñati Zero Zabor (Oñati)
  10. Tolosa Zero Zabor (Tolosa)
  11. Usurbilgo Zero Zabor (Usurbil)
  12. Ekologistak Martxan
  13. Eguzki
  14. Haritzalde Naturzaleen Elkartea
  15. Ernai
  16. Irabazi
  17. Equo
  18. Sortu
  19. EHBildu
  20. Ezker Anitza-IU
  21. CCOO de Euskadi
  22. LAB
  23. Buruntzaldeko ELA
  24. ESK
  25. Gazte Abertzaleak
  26. Podemos/Ahal dugu (Lasarte-Oria)
  27. San Joan konparsa (Hernani)
  28. Pala taldea (Hernani)
  29. Sutu jaiak (Hernani)
  30. Bilgune Feminista (Hernani)
  31. Kooperazio Taldea (Hernani)
  32. Bertso Eskola (Hernani)
  33. Ereñotzuko Auzo Elkartea (Hernani)
  34. Ereñotzuko Auzo Udala (Hernani)
  35. Osiñagako Auzo Elkartea (Hernani)
  36. Liletak taldea (Hernani)
  37. Natza kultur elkartea (Hernani)
  38. Berdintasun Kontseilua (Hernani)
  39. Stop Kaleratzeak (Hernani)
  40. Noaua! kultur elkartea (Usurbil)
  41. Hurbilago Merkatari eta Ostalari elkartea (Usurbil)
  42. Nafartarrak (Usurbil)
  43. Matrakak Talde Feminista (Usurbil)
  44. Gaztetxea (Usurbil)
  45. Alkartasuna nekazal kooperatiba (Usurbil)
  46. Udarregi ikastola (Artezkaritza Kontseilua + 80 langile) (Usurbil)
  47. Euskal kantu taldea (Usurbil)
  48. Desegin musika taldea (Usurbil)
  49. Rukula musika taldea (Usurbil)
  50. Hotzikara musika taldea (Usurbil)
  51. Izeberg musika taldea (Usurbil)
  52. Andatza mendizaleen kirol taldea (Usurbil)
  53. Etumeta AEK euskaltegia (Usurbil)
  54. Usurbil Kirol Elkartea (Usurbil)
  55. Pagazpe Pilota Elkartea (Usurbil)
  56. Futbol Taldea (Usurbil)
  57. Jubilatu talde bat (Usurbil)
  58. Aitzaga elkartea (Usurbil)
  59. Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea (Usurbil)
  60. Zubietako Eskola (Zubieta)
  61. Eskola Txikiko Guraso Elkartea (Zubieta)
  62. Jai Batzordea (Zubieta)
  63. Zubieta Pilota Elkartea (Zubieta)
  64. Zubieta Lantzen Kultur Kirol Elkartea (Zubieta)

Igandeko martxaren inguruko informazioa: KLIK

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s