Ostiralean Beteberritzen proiektuaren bigarren fasea hasiko da: Urberritzen

Agentzia1

Elhuyarrek eta Donostia-Beterri Eskualdeko Udalek (Beterri) elkarlanean iaz Beteberritzen egitasmoarekin hasitako bideari segida emango diote, eta 2015ean egindako lana eta emaitza kontuan hartuta Beteberritzen proiektuaren bigarren faseari ekingo diote: Urberritzen.

Beterri-logoak

Urberritzen proiektua Urola Erdiko Garapen Agentziarekin (Iraurgi Berritzen), Hernaniko Udalak (Eskualdearen izenean) eta Elhuyarrekin batera lankidetzan gauzatuko dugun proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker. Egitasmo honen bidez Beterri eta Urola Erdia eskualdeetan berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortu nahi da, eskualdeko eragileak artikulatuz.

Urtarriletik maiatzera bitartean eskualde bakoitzak bere prozesu propioa izango du eta maiatzetik aurrera, bi eskualdeek bat egitea da asmoa, eskualdeen arteko harremanak eta esperientziak landu eta partekatzeko.

Beterrin (gure eskualdean) landuko diren helburu zehatzak:

  • Eragile guztien artean Beterri eskualdeko tokiko garapenaren gaineko gogoeta orokorra egitea eta garapen-eredu berri bateranzko urratsak ematea, ereduaren gaineko ikuspegia eta balioak adostuz, eta horiek lortzeko estrategiak planifikatuz.
  • Eskualdeko eragileen arteko konexio posibleak, elkarlanerako aukera posibleak, egitasmo komun posibleak identifikatzeko espazioak sortzea.
  • Eskualdeko eragileek elkarrekin edo banaka lantzen dituzten proiektuen inpaktua neurtzeko eta landutako garapen-ereduaren markoan nola kokatzen diren ebaluatzeko tresnak eskura jartzea.

Eskualdeko askotariko eragileekin 4 saio egingo dira maiatzera bitartean eta interesgarria bezain aberasgarria iruditzen zaie antolatzaileei erakunde desberdinek bertan egin dezakeen ekarpenak egitea.

Eguna, ordua eta lekua

Urberritzen

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s