Arnaldo Otegi martxoaren 1ean irtengo da Logroñoko espetxetik

Arnaldo Otegi2008Arnaldo Otegi 2008an Elgoibarren egin zioten omenaldian, hamabost hilabete kartzelan egin eta gero (Arg.: Barren astekaria)

Auzitegi Nazionalak martxoaren 1era aurreratu du Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiaren kartzelatik irteteko data, martxoaren 28an aske geratzea zegoen arreikusita eta. Jose Luis Castro epaileak Otegiren defentsaren eskaera onartu du, eta Auzitegiak deskontatzeko egunen kalkulua egin du, erabakia hartu aurretik. Lehen data, apirilaren 8an; gerora, martxoaren 28an, eta orain martxoaren 1ean.

MARTXOAREN 1EAN OTEGI FREE JAIALDIA

M1

Arnaldo Otegi datorren martxoaren 1ean (asteartea) irtengo da espetxetik, eta bi ekitaldi iragarri dituzte irteten denerako, bata Elgoibarren eta bestea Donostian. Fiskaltzari. Elgoibarren Otegi Free jaialdia iragarri dute martxoaren 1erako, Logroñoko espetxetik irtengo den egunerako. Kalegoen plazan izango da 18:30etik aurrera. Fermin Muguruza, Bad Sound System, La Basu, eta Aneguriak jarriko diote musika ekitaldiari eta, besteak beste, txalaparta, bertsolariak eta dantzariak ere izango dira.

Martxoaren 5ean Donostiako belodromora

OtegiKartel2Martxoaren 5ean (larunbata) harrera ekitaldia egingo diote Arnaldo Otegiri Donostiako Belodromoan. Otegi preso egon den urteetan babesa eman dioten hainbat lagunek antolatuta, berezia eta sonatua izango dela aurreratu zuten aurkezpen ekitaldian.

Ekitaldiak debekatzeko eskaera

Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Otegiri egitekoak zaizkion ekitaldiak debekatzeko eskatu du: “Talde terrorista bateko kide bat goratzea delitu gisa jasota dago Zigor Kodearen 578. artikuluan, eta ezagunagoa izatea ez da aringarri bat, legea guztiontzat berbera baita. Aurki hauteskundeak izatea eta batzuek Otegi bake gizon modura aurkeztu nahi izateak ez du zuritzen ETAri eman dion babesa, eta ez du balio legea bete behar ez izateko”.

10 urteko kartzela zigorra

2011ko irailaren 16an, Auzitegi Nazionalak 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Otegiri, ETAko kidea agintari-mailan izatea egotzita, legez kanpo zegoen Batasuna Bateragune taldearen bidez berreraikitzen saiatu izanagatik. 2012ko maiatzean, Auzitegi Gorenak murriztu zion zigorra, sei urte eta erdira; ez zuela ETAn agintzeko ahalmenik, eta, hortaz, ezin zutela jo ETAko zuzendaritzat.

Urtarrilaren 18an, Auzitegi Nazionalak Otegiren helegite bat arbuiatu zuen, alegia, kargu publikoren bat izateko gaitasungabetzearen aurkako helegitea. Defentsak zioen Bateraguneren epaiak ez zuela zehazten zein lan, kargu edo ohorerako gaitasungabetzea zen. Otegik erantzun zuen zigorra 2014ko irailaren 4an sartu zela indarrean; izan ere, egun horretan geratu zen bertan behera gaitasungabetzeko beste zigor bat, terrorismoa goratu izanagatik ezarritakoa, alegia. Bateraguneren kondenaren likidazioa 2013ko urtarrilaren 24an onartu zuten, eta bertan ez zen oposiziorik izan; hortaz, sendotasuna bereganatu zuen kondenak.

SORTU

“Elgoibarko plazara eta Belodromora itzuliko gara oihukatzera herri honen eskubide eta bakearen aldeko borondatea inork ezingo duela oztopatu. Beste gehin, euskal jendarteak harrituta ikusten du “karikatura” den Carlos Urquijo pertsonaia honen jokaera; metropoliaren ordezkari kaskar gisa aritzen dena euskal lurraldean. Bere denbora guztia eta jardun guztia ekimen politiko legitimoak jazartzeari eta kriminalizatzeari baino ez dio ematen.

Datorren martxoaren 1ean Arnaldo Otegik Logroñoko espetxea atzean utziko du, sei urte t’erdiren ondoren. Bere “krimen” lazgarriena garai berri baterako oinarriak ezartzea izan da eta ezker abertzalearen izenean lanean aritzea. Arnaldo Otegi sei urte luzez egon da espetxean egun erabat legala den eremu politiko eta soziala antolatzeagatik, bere garaian Epaitegi Konstituzionalak berak ere baldintza hori ezarri zuelarik. Bere etxeratzearekin sei urte luzetako bidegabekeriari eta jazarpen politikoari amaiera ematen zaio. Horrela ulertu dute milaka euskal herritarrek eta baita munduko hainbat eta hainbat lagunek, Arnaldo Otegiren kaleratzea”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s