Lasarte-Orian egin zen “Errauste-planta eta osasuna” hitzaldiko aretoa herritarrez beteta

Arg.: Noaua!

Pasa den asteazkenean (otsailak 24) Lasarte-Oriako Aire Garbia plataformako kideek errausketak osasunarengan duen eragina jakinarazteko “Errauste-planta eta osasuna” hitzaldia antolatu zuten. Hitzaldia Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egin zen eta esan beharra dago aretoa guztiz bete zela, lasartearrez gain zubietar eta usurbildar ugari bertan baitziren.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!, Txintxarri eta Errausketaren Aurkako Mugimendua

Iñigo Suberbiola eta Maialen Berridi medikuek (Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kideak) eman zuten hitzalda. Azken 10 urteotako kalitate hoberena duten ikerketak aztertu dituztela azaldu zuten. Ikerketa hauek Nazioarteko aldizkari eta datu base espezializatuetatik  eskuratu dituzte. Bi medikuek esandagoaren arabera, erraustegien inguruan bizi den biztanleria inguruan erraustegirik ez duten biztanleriarekin alderatuta, erraustegiak inguruan bizi diren bizilagunen osasunean eragiten duela baieztatu zuten.

Zenbait adibide

  • Erraustegiak jaioberrietan duten eraginari buruzko 14 ikerketa lan aztertu dituzte eta erraustegia eta jaioberrion osasunaren artean lotura esanguratsua aurkitu dutela adierazi zuten, malformazioak eta hilkortasun tasa esanguratsuak.
  • Biztanleria orokorrari buruzko ikerketetatik jasotako datuen arabera erraustegiak gaixotasunen %3,5eko igoera eragiten du, 3 kilometroko eremuan. Erraustegiaren kokagunetik 10 kilometrotara ere gaixotasunen areagotzea ematen da.
  • Madrilgo Carlos III Unibertsitateak Espainian erraustegiak eta beste industriek herritarren osasunean duten eragina aztertua eta txostena kaleratua dauka. Bertan aipatzen da erraustegitik 5 kilometro baino gutxiagora dauden herritarrek, mota guztietako tumoreen intzidentzia askoz handiagoa dutela.
  • Tarragonako Unibertsitateko ikertzaile talde batek, Bartzelonako erraustegiaren inguruko lurreko dioxina maila aztertu eta dioxina maila 10 aldiz handiagoa zela ondorioztatu du. Erraustegia egun itxita dagoen arren, kutsadura maila altuagoa izaten segitzen duela baieztatua dago.

Eusko Jaurlaritza eta EHU-ko txostenak

Erraustegia eta gaixotasun zein hilkortasun-tasaren areagotzea ukatzen duten bestelako ikerketa batzuk ere aztertu dituztela adierazi zuten:

  • 2004an Txingudin kokatzekoak ziren erraustegiaren inguruan, Eusko Jaurlaritzak eginiko txostena.
  • 2011n Zabalgarbiko erraustegiari buruz, Bilboko Udalaren enkarguz Euskal Herriko Unibertsitateak eginikoa txostena.

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldearen arabera txosten hauek behar besteko kalitatea ez dutela adierazi dute. Jaurlaritzaren duela 12 urteko txostenak, Txingudin eraiki asmo zuten erraustegiaren inguruan, hondakinak errausteak minbiziarekin lotura nahiko ahula duela dio. Baina hitzaldiak parte hartu zuten medikuek esanda, dokumentua ondo irakurrita, onartzen da dioxinen kutsakortasuna handia eta kaltegarria dela.

Zabalgarbiko erraustegiari buruzko txostenak ere ukatu egiten du medikuen esanetan, hondakinen erraustearen eta osasun arazoen artean loturarik dagoenik. Baina txosteneko ikerketa 3 urteko tartean egin zuten: “3 urte oso denbora gutxi da, denbora askoz gehiago behar da, 10 urte Nazio Batuen arabera, hondakinen errausketak herritarren osasunean duen eragina detektatzeko”.

Toxikotasuna urteetan mantentzen da

Medikuen esanetan, gorputzak erraustegiak eragindako gai toxikoen eraginpean jarri ostean, gantzetan metatzen joaten dira eta zailak dira ezabatzen. Toxikotasuna urteetan mantentzen dela adierazi zuten, eta urte asko pasa ondoren, epe luzera gaixotasunen bat eragin dezakete. Gai toxiko hauen eraginpean behin bakarrik jarrita, behin kutsatuta alegia, urteak behar dira toxikotasuna ezabatzeko: “Erraustegi batekin, kontuan izan, une oro egongo ginateke gai toxiko hauen eraginpean”.

Mikropartikulak, arriskutsuenetarikoak

Erraustegiek airera zer gai isurtzen dituzten ere aztertu du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak:

  • Denetariko gaixotasunak eragin ditzaketen metal astunak daude.
  • Minbizi eragile diren dioxina eta furanoak.
  • Mikropartikulak, txikiagoak izan arren, oso arriskutsuak dira. Adibide bat: 1991-99 urte artean Iruñean eginiko ikerketa. Kutsadura maila handia ez duen hiriburu izanik Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak aztertuta, mikropartikula toxiko gehien zeuden guneetan hilkortasun tasa handiagoa zen.

272.000 herritar, mehatxupen

Zubietan eraiki nahi duten erraustegitik gertuen bizi garen biztaleria 46.000 herritarrekoa da eta 10 kilometroko eremu barruan 272.000 herritar. Guztiak mehatxupen gaude. Mediku taldeak bildu duen dokumentazio guztia denon eskura dagoela jakinarazi zuten. Hitzaldia amaitzear zegoela Eusko Jaurlaritzak 1998an sinaturiko akordioa gogora ekarri zuten. Arreta izatearen printzipioa; zerbait osasunerako kaltegarria bada edo horren susmoa badago, hobe dela ez egitea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s