Martxoaren 5ean Alternatiben inguruko topaketa antolatzeko bigarren asanblada irekia Usurbilen

M5

Martxoaren 5ean (larunbata) Alternatiben inguruko topaketa antolatzeko bigarren asanblada irekia egingo da Usurbilen. Topaketa Usurbilgo Udarregi ikastolan egingo da, 09:00etatik 16:30era. Autogestioan oinarritutako proiektuak sortzen, garatzen edo gogo horrekin dagoen gazte guztiei deitu diete parte hartzera.

Abenduaren 19an egin zuten lehen asanblada Añorgako (Donostia) Firestone lantegi berreskuratuan gazte mugimenduko espresio desberdinetan aritzen diren 60 gazte inguruk. 2016ko udazkenerako alternatiben inguruko topaketa bat antolatzea da asmoa.

GazteakArg.: Topatu

Lantaldeka antolatzen ari dira dagoeneko: lana, etxebizitza, sorkuntza, gaztetxe eta gazte asanbladak, iraunkortasuna, euskara, elikadura burujabetza, kirolak, hezkuntza, feminismoa, jai herrikoiak eta komunikazioa. Ildo horretan kokatzen diren kolektibo zein norbanako desberdinekin harremanak egiten, diagnostikoak egiten eta eztabaidak identifikatzen ari dira.

Arlo eta leku guztietan, ahal den alternatiba eta proiektu gehien sortzea da helburua. Bakoitza bere bidetik, baina denak autogestioan oinarrituta; elkar ezagutuz, elkar lagunduz eta sarean lan eginez. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dute prozesuan parte hartzea Euskal Herri osoan lanean ari diren edo gogo horrekin dauden gazteek, errealitate eta ideia desberdinekin lan egiteko.

EGITARAUA

  • 09:30-10:00 Sarrera: ongi etorria, gosaria eta taldeetan apuntatzea.
  • 10:00-11:30 Alternatibak: komunean eta ildoka, bakoitzak alternatibaren eztabaida egitea: “Gure Kabuz ala Hil” dokumentalaren ondorioak aurkeztuko dira, plenarioan. Eztabaidetan aktak hartzen eta sistematizatzen egon den lan taldeak aurkeztuko du. Lantaldeka banatu, baina ez ildoka, eta eztabaida orokorrari ekarpenak egiten saiatuko dira. Ekarpenak jaso eta lantalde bat arduratuko da horiek guztiekin zerbait amankomuna osatzen. Ideiak apuntatzen joan daitezke postitetan eta ondoren, zuhaitz bat egin, kontzeptu ideia, desadostasunarekin.
  • 11:40-14:00 Diskurtsoa: helburua alternatiben gaineko diskurtsoa osatu; eremuan egindako gogoetak konpartitu eta aurrera begirako urratsak adostuko dira.
  • 14:00-15:00 Bazkari “express”: proposamena zutik bazkaltzea da, eta horrela gainontzeko lantaldeen taulak ikusteko aukera egongo da, komentatu, ekaroenak egin,…
  • 15:00-16:30 Plenarioa: proposamena plenarioan aurkeztu da eta goizeko lan taldeetan eztabaidatu.

OHARRA: Herri eta auzoetan deialdiaren zabalpena egiteko bitarteko komunikatiboak jarri dituzte eskuragarri hemen.

Informazio gehiago: www.topatu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s