Otsailak 28ko erraustegiaren aurkako martxak erabateko arrakasta izan du

unnamed1

Atzo Zubietan burutu zen erraustegiaren aurkako martxak erabateko arrakasta eta oihartzuna izan du. Milaka herritarrek beren protesta eta haserrea azaldu zuten Zubietan Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duen erraustegiaren kontra, lehenbizi Letabiden (zero gunea) bertaraino bide lokaztuetatik iritsita, eta Zubietako plazan bertan ondoren.

1

Herrietatik zutabe jendetsuak

Bezperan eguraldi oso txarra egin arren herrietatik antolatuak zeuden zutabeak bere horretan mantendu ziren. Hernani eta Añorgatik abiatutako zutabeak Lasarte-Orian batu ziren eta lasartearrekin batera Zubietara abiatu ziren.

Zubietara iristean bertan zeudenekin bildu ziren eta Letabide gainera joan ziren. Bertan bat egin zuten Usurbildik eta Aiztondoko Zizurkildik gerturatu zirenekin. Antolatzaileen esanetan, guztira 1.200-1.500 herritar inguru elkartu ziren Letabideko gainan.

a

Ertzaintzaren zaintzapean

20160228_113631

Bidea lokaztuta egon arren herritarrek ez zuten huts egin. Letabideko gainkaldetik ikusi ahal izan zituzten Real Sociedaden futbol zelaien atzean egin diren lur urratze izugarriak, espetxeaz gain Gipuzkoako industriagunerik handiena edukiko dituztenak. Han ziren Ertzaintzaren bi furgoneta eta lau patruila errauste plantarako sarbidea edonori galarazten GHK enpresa publikoaren lur eremuetara. “Zero puntura” ezin izan zen sartu, ingurune guztian itxitura jarria baitzegoen, azken urteetan irekita egon da baina pasa den astean itxi egin zuten. Kasualitatea ote?

a

Jendetza frontoian eta errebote plazan

Errauste plantaren zulo erraldoia ikusi ondoren, Zubietako erdigunera itzuli ziren martxan parte zutenek eta bertan jende gehiagorekin bat eginez frontoian egin zen ekitaldira gerturatu ziren. Estitxu Eizagirre kazetari eta bertsolariak irakurri zuen  Errausketaren Aurkako Mugimenduaren “Buru eta Bihotzaren Aldarria” Manifestua (testua osorik hemen). Eta Teresa Lopez de Munain aktoreak irakurri zuen EAMen azken mezu laburra: Justiziagatik eta arduragatik: errausketarik ez, birziklatzea bai“.

a

#ERRAUSTEGIRIKEZ ARGAZKIAK ugari sAREAN

This slideshow requires JavaScript.

hurrengo hitzorduak

Errausketaren Aurkako Mugimenduko arduradunek bukaeran beren poza adierazi zuten Zubietara hain kopuru nabarmenean hurbildutako herritarrek erakutsi dutelako errausketaren aurkako mugimendua berriro indarrez dagoela. Bi zita aipatu zituzten:

  • Martxoaren 12an (larunbata) osasunaren aldeko martxa eta errausketaren kontra, Etxeberrieta plaza, 17:00etan Andoainen

M12

  • Maiatzaren 29an (igandea) beste ekitaldi berezi bat LURRIKARA. Xehetasunak laster jakinaraziko direla iragarri dute antolatzaileek.

EHBilduren babesa

EHBilduk Zubietan egin den mendi martxa babestu du.

a

Albistearen oihartzun gehiago:

(Argazkiak eta bideoak Twitter eta Youtubetik hartuak)

One response to “Otsailak 28ko erraustegiaren aurkako martxak erabateko arrakasta izan du

  1. Nere postekin loturak: Maiatzaren 29ko osasunaren aldeko giza-katean parte hartzeko txartelak eskuratzeko deia | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s