Arnaldo Otegi aske!

Arnaldo7

Gaur, goizeko 08:45ean Arnaldo Otegi aske gelditu da. Logroñoko espetxearen aurrean jendetza hurbildu da, Otegiri harrera egitera. Elgoibartik autobusa irten da 06:00etan eta hainbat elgoibartar eta beste herrietako lagunak automobilez abiatu dira haraino.

a

Lagunak, senideak, eragile politikoak, kazetariak… jendetza elkartu da kartzela aurrean. Kostata iritsi da oholtza gainera, eta bertan egin ditu lehen adierazpenak. Sei urte eta erdiko zigorra osorik bete ondoren irten da ezker abertzaleko buruzagia Logroñoko espetxetik. Akreditatutako kazetariak 50 bat izan dira.

This slideshow requires JavaScript.

(Argazkiak Twitterretik hartuak: )

Arnaldo Otegi Bateragune auziagatik zigortuta sei urte eta erdi egin ditu preso, baina ez da espetxetik irteten den lehen aldia; guztira hamalau urte egin ditu kartzelan. Logroñoko kartzela atarian eginiko ekitalditxoan, nabarmendu du Espainian preso politikoak badaudela, eta independentista sartu zela espetxera eta “independentistago” irten.


a

ongietorri jaialdia Elgoibarren

Gaur arratsaldean, 18:30ean, Elgoibarren (bere herrian) ongietorri jaialdia prestatu diote. Larunbatean, berriz, Anoetako belodromoan haren alde egingo duten ekitaldian (17:30) izango da.

M1

Lorentxa Gimon ere, libre

Lorentxa

Gaur bertan ere, Lorentxa Gimon Angeluko euskal preso politikoa baldintzapekoan aske geratu da, Roazhongo espetxea (Bretainia) atzean utzita, 13 urte eta gero. Larriki gaixo dagoela-eta, hura aske uztea ebatzi zuen joan den astean epaileak. Azken hilabeteotan hiru aldiz ospitaleratua izan da. Eritasunari baldintza hobeetan aurre egin ahal izateko askatu dute, eta ez du gailu elektronikorik eraman beharrik izango, Maritxu Paulus Basurko Gimonen abokatuak jakinarazi zuenez.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s