Martxoaren 1etik 6ra XII. Soinurbil Musika Astea Usurbilen

Soinurbil

Gaur hasiko da Usurbilgo Zumarte musika eskolak antolaturiko XII. Soinurbil Musika Astea. Martxoaren 1etik 6ra ospatuko da. Ekimen hau Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatu da eta Gipuzkoako Foro Aldundiaren eta Kutxaren laguntzarekin. Hona hemen egitaraua:

Martxoak 1, asteartea

  • 18:30 Izeba Tekla ikuskizuna, Sutegiko auditorioan. Haurrak eta musika dira protagonista, ez piano jolea. Haurrekin hartu emana sortzen da saio osoan zehar. Haurrek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara.
  • Sarrera: 2 euro. Egunean bertan salgai Sutegin, 17:30tatik aurrera.
  • Nori zuzendua: 2-12 urte bitartekoei.

Martxoak 2, asteazkena

  • 18:00 eta 19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan. Joan Luis Atxega usurbildarraren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera izango da. Usurbilgo Organoa 1907an Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan.

Martxoak 3, osteguna

  • 18:30 Eduardo Mokoroa Tolosako Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan. Tolosako Udal Musika Eskolak 450 ikasle inguru ditu. Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera. Maiatzean Zumartekoak joango dira Tolosara.

Martxoak 4, ostirala

  • 20:00 EuskOrleans Taldearen emanaldia kalean. Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen 
jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band.

Martxoak 5, larunbata

  • 17:00 Orfeoi Txiki Abesbatza Salbatore Elizan. 1988an sortu zen, Antxon Ayestaranek izandako ideiaren eta hark berak emandako bultzadaren ondoren.

Martxoak 6, igandea

  • 11:30 Kalejira. Ekitaldi honetan Usurbilgo eta Lezoko txistulariak Kalejiran eta Kontzertuko bigarren zatian parte hartuko dute”.
  • 12:30 Emanaldia frontoian.

www.zumarte.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s