Arnaldo Otegik eskerrak eman dizkie elkartasuna adierazi dioten herritarrei

ArnaldoArg.: Elgoibarko Barren astekaria

Astearte goizean, goizeko 08:45ean Arnaldo Otegi aske gelditu zen (klik). Logroñoko espetxearen aurrean jendetza hurbildu zen, Otegiri harrera egitera. Arratsaldean berriz ikusmina handia izan zen bere herrian, Elgoibarren. Mugimendu handia izan zen herriaren erdialdean, batez ere Plazan, oholtza jartzen ari ziren langileez gain, kazetari ugari joan baitzen Elgoibarrera.

a

Arnaldo Otegiren ongi etorria 18:30ean hasi zen. Elgoibarko Txankako zubitik sartu zen txalaparta doinuekin, ikurrina artean. Plaza beteta zegoela, independentziaren eta euskal presoen aldeko oihuak nagusi ziren. Oholtzan, Miren eta Xabier Amurizak ongi-etorri bertsoak eskaini zizkioten. Fredy Paia agurra jo zuen biolinarekin eta herriko bi dantzari elgoibartarrek eskaini zioten Otegiri ohorezko aurreskua. (Argazkiak: www.barren.eus)

Javier Etxezarreta (EFE)Arg.: Javier Etxezarreta (EFE)

Arnaldo askatu,  politika askatu herri plataformako kideek ere parte hartu zuten ekitaldian. Haien jarduna amaitutzat ematen dutela adierazi zuen Asier Zengotita bozeramaileak, eta txapela eskaini zioten Otegiri.

Arnaldo1Arg.: Elgoibarko Barren astekaria

Oholtzan, gainera, Arnaldo Otegiren familia ere izan zen. Otegik hitza hartu zuenena, eskerrak eman zizkien herritarrei agertutako elkartasunarengatik.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s