Errausketaren Aurkako Mugimenduak otsailaren 28ko martxaren inguruko balorazioa egin du

1

Otsailaren 28an Zubietan burutu zen erraustegiaren aurkako martxak erabateko arrakasta eta oihartzuna izan zuen. Milaka herritarrek beren protesta azaldu zuten Zubietan Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duen erraustegiaren kontra, lehenbizi Letabiden (zero gunea) bertaraino bide lokaztuetatik iritsita, eta Zubietako plazan bertan ondoren.

Horren arira, Errausketaren Aurkako Mugimenduak balorazio bat kaleratu du: “Oro har, oso pozik gaude, jakina, batez ere larunbatean bota zuena kontuan izanik. Nabari da jendea gogoz zegoela”.

ERRAUSKETAREN AURKAKO MUGIMENDUAREN ARRAKASTA

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatutako  Zubietako  martxak arrakastatsuak izan dira. Negu giro heze, hotz eta lokatztuaren erdian zortzi zutabe herritarrez osatutako martxak,  eta 6 orduko mobilizazio irunkorren bitartez, herritar askoren gogo eta kezkak arrakastaz adierazi ziren. Egindako aurreikuspen batzuk kopuruaz laukoiztu egin dira.

Inportantea deritzogu azken hiru lau hilabeteko prozesua kontuan hartzea. Hau da, hondakinen bilketan eta erraustean ardatza duen gatazka sozio politiko luze honen azkeneko fase honetan gertatu dena kontutan hartzea. Gipuzkoko Diputazioaren Gobernu berria eratu eta iragana zirudien Zubietako Errauste Plantaren egitasmoa berriz ere martxan jartzeko asmoaren egikaritzeak herri mugimendu berritu eta berri baten autoeratzea ekarri du: Gipuzkoako Errusketaren Aurkako Mugimendua.

Eskal Kulturaren inguruko  pertsona esanguratsuak osatutako “Burua eta Bihotzaren manifestuak” eta iaz Hernanin Zero Zabor elkartetik sustatuko mobilizazio eredu baten bereskuratzeak, Batzar dinamikan oinarritutako mugimendu  bat eratzea lortzen ari da. Mugimendu honetan errausketaren aurkako Ekimen Herritar, talde ekolojista, kultur talde, talde politiko, langileen sindikatu, gazte talde, feminista talde, talde zientifiko eta norbanakoak, elkarekintzan ari gara eta otsailak 28ko martxen arrakasta  lortu dugu. Honetaz gain, aurrera begira zenbait ekimenen ernamuitzearen eraikuntzan ari garela aipatu dezakegu ere.

Otsailak 28ko Martxa arrakastatsuaren aurrean Gipuzkoako PNV eta PSE-EEeko harduradun politikoek mantendu duten jokaera parregarria eta ridikulua azpimarratzea inportantea dela iruditzen zaigu ere.

Protesta ekintzaren parte bat erraustegia eraiki nahi duten lurzoruan bertan egiteko asmoa genuen, obretako hondakin deskontrolatua eta desmontea besterik ez dagoen lurzoruan. Ertzaintzak aurreko egunean jakinarazi zigun, ordea, ez genuela hesitutako eremura sartzeko baimenik, hori eremu pribatua delako, eta inoren gogoko ez litzatekeen eskuhartzerik gabe bideratu nahi zutela gure protesta, zeina burutzeko eskubide osoa genuen. Hesia aste honetan bertan berritu dute, martxaren berri izan dutenean.

Ohartarazpena kontuan hartuta, Letabideko lepoan, hesitutako eremutik kanpo, burutu dugu ekintza, baina jarrera hori salatu nahi dugu idatzi honen bidez. Gipuzkoako PNV eta PSE-Eeko buruzagiak. Hemen jokoan dagoen Eremu pribatu bakarra zera da. Gipuzkoar gehiengo nabarmenaren  osasuna eta ekonomia kaltetu nahi duen eta zuek sutsuki defendatzen duzuen Kasta minoritario Oligarkikoaren interes pribatuak. Oso kontutan eduki hau.

Bukatzeko, Gipuzkoako herritarei zera adierazi nahi diegu ilusioz eta gogoz. Gure eskaintza eta konbentzimendua antolakuntzan, herri imajinazioan, desobedientzian eta herri borrokan oinarritzen dela.

Errauste planta, ez Zubietan ez Inon. Ekin dezagun!”



Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s