Martxoak 8, ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’

M8

Martxoak 8an Nazioarteko Emakumeen Eguna  ospatutzen da eta testuinguru horretan herrian hainbat ekimen antolatu dituzte Usurbilgo Matrakak Talde Feministak eta Udalak. Atzo iluntzean esaterako, bertso-afaria burutu zen Artzabal jatetxean bertsolari hauekin: Onintza Enbeita, Oihana Iguaran eta Eli Pagola. Gai jartzaile moduan berriz Idoia Torregarai usurbildarra.

Datozen eguneratako egitaraua:

Martxoak 4, ostirala

  • 19:00
 “Zinegoak” zinema jaialdiaren baitako laburmetraien proiekzioa Sutegin. “Zinegoak Hedapenaren helburua jaialdi honetan aurkeztutako lanak udalerrietara zabaltzea da eta aniztasunari eta kulturari lotutako ekintzak eskaintzea da, edizio guztietan Zinegoak jaialdiak biltzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxaturik”. Informazio gehiago: zinegoak.com

Zinego

Martxoak 6, igandea

  • 10:00 27. Lilatoia Donostian, Bulebarretik abiatuta. Usurbilgo Matrakak Talde Feministak eta Udalak bat egin dute lilatoiarekin. Martxoaren 8ko egitarauan txertatu dute hiriburuan ospatuko den lasterketa. 5.000 emakumerentzako lekua zegoen eta jada, kirolprobak.com atarian zuten inskribatzeko txokoa itxi behar izan dute antolatzaileek, bost mila izen ematera heldu baitira. Infomazio gehiago: www.lilaton.es

27lilatoia

Martxoak 8, asteartea

  • 19:00 elkarretaratzea Mikel Laboa plazan (Eguraldi txarra egiten badu, frontoian).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s