Martxoaren 5ean Donostiako Belodromoan egingo den ekitaldira joateko deia

M5-1

Otsailaren 18an Free Otegi Free Them All kanpainan parte hartu duten hainbat lagunek Arnaldo Otegiren askatasuna ospatzeko martxoaren 5ean (larunbata) Anoetako Belodromoan egingo den ekitaldia iragarri zuten. Ekitaldia arratsaldeko 17:30etan hasiko da: “Berezia eta sonatua izango da milaka pertsonaren artean irribarre erraldoia eskainiko direlako”.

AOArg.: @ArnaldoOtegi

Antolatzaileek jendetza espero dela adierazi dute eta belodromoa beteko dela aurreikusten dute. Hori dela eta belodromoaren kanpoaldean 5.000 lagunentzako karpa jarriko dutela iragarri dute.

Hona hemen martxoaren 5erako deia:

M5-2

“Iritsi da eguna. Datorren martxoaren 1ean Arnaldo Otegi gure artean izango dugu. Sei urte t’erdi luzeren ondoren Arnado Otegi Euskal Herrira bueltatuko da, inoiz utzi behar ez zuen Euskal Herrira. Hori dela eta, eta bere etorrera behar bezala ospatzeko, zerbait berezia eta sonatua egiteko erabakia hartu dugu urteotan Arnaldori babesa eskaini diogun hainbat eta hainbat lagunek.

Arnaldoren kartzelaldia justifikatuko duen argudio judizialik ez da egon, bakar bat ere, denbora honetan guztian; soilik arrazoi politikoak daude, guztiz salagarriak iruditzen zaizkigunak. Egoera hau horrela ulertu dugu herri honetako hainbat herritar, elkarte, eragile eta alderdiek, izan alde bateko edo besteko, euskaldun edo erdaldun, ezkertiar eta eskuineko.

Mundu guztiak ulertu du auzi hau modu honetan, eta mundu guztia diogu Arnaldoren inguruko nazioarteko atxikimenduak ere ugariak izan direlako, eta anitzak: estatu buru ohiak, pentsalariak, kulturgintzako kideak…, denetarik ikusi eta entzun dugu hamaika hizkuntzetan babesa eskaintzen. Dudarik gabe, babes hau guztia espainiar judikaturarentzat jipoi galanta izan da, izugarria, eta baita erabaki hau babestu duen estamendu politikoarentzat ere.

Honegatik guztiagatik, eta Arnaldo kaleratzen denetik garai berria zabaltzen denez, sei urteotako salaketa eta babes mugimendu ezin zabalagoari amaiera ezin bikainainagoa emateko formula asmatu dugula pentsatzen dugu: Donostiako Belodromoan milaka pertsonen artean irrifar erraldoia irudikatzea, martxoaren 5ean. Horixe da Arnaldo berak denbora honetan guztian eskatu diguna eta guk ordainetan eskaini nahi dioguna.

Horretarako deialdia egitera gatozkizu gaurkoan, ederki merezita dugun festa honetan parte hartzera. Ziur gaude benetan egun gogoangarria izango dela! Arnaldo gurekin izango da egun horretan, noski: Arnaldo Otegi, Arnaldo bakegilea, Arnaldo herriko semea, bere herriari aurrez aurre begiratu eta zintzoki mintzatzen zaiona. Gonbidatuta zaudete!

Donostian, 2016/2/18

Itziar Ituño (aktoresa)
Martin Garitano (kazetaria eta Gipuzkoako diputatu nagusi ohia)
Ramon Agirre (aktorea)
Iñaki Landa (Celedon ohia)
Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri musika taldeko abeslaria)
Amets Arzalluz (bertsolaria)
Ainhoa Lendinez (kazetaria)
Iñaki Artola (pelotaria)
Mikel Olaetxea (pelotaria)
Oinatz Bengoetxea (pelotaria)
Arritxu Iribar (kazetaria)
Idurre Eskisabel (kazetaria)”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s