Usurbilgo Udal Gobernuak lau urterako 118 ekimeneko Udal programa aurkeztu du

118Udala

Usurbilgo Udal Gobernuak dagoeneko aurkeztu du lau urterako 118 ekimeneko Udal programa. Helburua baliabide humano, ekonomiko eta materialak aztertzea eta zehaztea da; gobernu plana Udal jardunaren oinarria izango da legegintzaldi honetan.

118 ekimenak hiru bidetatik

  • 2015eko udal hauteskundetarako eramandako programatik.
  • 2016ko aurrekontuetarako herri eragileekin egindako bileretatik.
  • Legegintzaldi honetako lehen zazpi hilabetetan jaso diren ekarpenetik.

sei irizpide nagusi

Xabier Arregi alkatearen esanetan, herri ikuspegi osoa jasotzen saiatu dira Gobernu Plan honetan eta helburu horrekin, sei irizpide nagusi ezarri dituzte:

  • Auzo guztiak kontuan hartzea.
  • Adin guztietarako proposamenak izatea.
  • Inklusibitatea.
  • Parekidetasuna.
  • Jasangarritasuna.
  • Bizikidetzaren baloreak sustatzea.

Gobernu Plan honek, legegintzaldi honetarako langintza asmoa ez ezik, etorkizuneko Usurbilen oinarriak jartzeko helburua izango du. Horretarako bi oinarri proposatzen dira Gobernu Plana betetzeko:

  1. Elkarlana.
  2. Gardentasuna; jarraipen batzorde baten sorrera iragarri da eta elkarlanerako gonbidapena luzatu zaie erakunde publiko, eragile eta usurbildar guztiei.

118 ekimenak sei ataletan bananduta

  • Herria edo espazio publikoari eta natur baliabideen defentsari zuzendutako neurriak.
  • Ongizartea edo Usurbildar guztiak hobeto bizitzeko harturikoak.
  • Nortasuna edo Usurbildarren baloreak sustatzera zuzendurikoak.
  • Usurbildarrak edo adin edo gizarte ezaugarrika Usurbildarrei zuzendutako neurriei dagozkiona.
  • Antolamendua edo Udalaren kudeaketa eredugarria izan dadin emandako pausoak azaltzen dituena.
  • Etorkizuna edo gaurtik hasita etorkizuneko jendarte berria eredu, landu beharreko gai estrategikoak biltzen dituena.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s