Hazilan programaren kudeaketaz arduratuko den Enplegu Teknikaria lanpostu deialdia

Hazilan

Hazilan programaren kudeaketaz arduratuko den Enplegu Teknikaria lanpostu deialdia kaleratu berri du Angoaingo Udalak, Donostia Beterri eskualdeko udalen ordezkaritzan. Gogoratu Usurbilgo Udala ere bertan dagoela. Jarraian argibideak:

Lanpostuaren zereginak

Donostia Beterri eskualdeko Enplegu eta Sustapen Ekonomiko alorreko Teknikari lantaldearen ardurapean:

  • Programan parte hartuko duten pertsonak erakarri eta jarraipena egitea.
  • Interesatutako enpresak erakarri eta jarraipena egitea.
  • Aktibatu-Prestakuntza saioaren kudeaketa eta jarraipena.
  • Programa operatiboen kudeaketa eta jarraipena. Lanekin, Kokatu eta Talentu ihesa: Ikasleen jarraipen indibidualak, enpresekin izandako hitzarmenen kudeaketa eta enpresetako instruktore/arduradunekin koordinazioa.
  • Parte hartzea programaren promoziorako, kudeaketa ekonomiko eta teknikorako Garapenek antolatutako foroetan.
  • Programari dagozkion txostenak, memoriak,… egitea: programa bera zuritzeko eta eskualde mailako informazio eta ezagupenerako (udalak,…)
  • Koordinatzea lurraldeko eragileekin: enpresak, prestakuntza zentroak, Unibertsitateak,…

Bete beharreko baldintzak

  • Unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako ikasketak (Diplomatura, Gradua, Lizentzia). Enpresarekin zerikusia duten arlokoak lehenetsiko dira (Ekonomia, Enpresen administrazioa eta zuzendaritza, Zuzenbidea, Soziologia, Psikologia, Lan harremanak, Gizarte lana, Psikopedagogia,…).
  • EGA titulua edo baliokidea.
  • Lan eskarmentua teknikari gisa tokiko garapenean, enplegua/autoenplegua eta enplegu-prestakuntzako programetan (auzolan,…).

Lan baldintzak

  • Lanaldi erdira.
  • Iraupena: 2016.12.31ra bitarte. Luzagarria, urtez urte, 2020.12.31ra arte.
  • Soldata: Udalhitzeko 14. maila.

Baloratuko diren elementuak

  • Prestakuntza.
  • Lan eskarmentua enplegua eta prestakuntza alorreko sustapenean/tokiko garapena.
  • Lantaldeen kudeaketa eta erabilera.
  • Lanpostuarekiko egokitze maila.

Eskaerak

1. Eskaera orria jarraian azaltzen den dokumentazioarekin:

  • NAN Fotokopia.
  • Eguneratutako lan-bizitzaren agiria ( Telefonoz: 901 502 050)
  • Curriculum Vitae. Prestakuntza egiaztatua.

2. Lekua eta epea:

  • Epea: Otsailaren 29tik martxoaren 11 bitarte.
  • Egunak: Astelehenetik ostiralera.
  • Lekua: Andoaingo Udala. Ataria – Herritarrentzako arreta zerbitzua.
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s