Igandean Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta XIII. Laburbiraren zortzi film labur eskainiko dira Sutegin

Laburbira

Martxoaren 13an (igandea) Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta XIII. Laburbira ekimena (Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitua) eskainiko da Sutegin. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da. Ordu eta laurdeneko iraupena izango duen zortzi film labur ezberdin ikusteko aukera egongo da.

2016ko otsailaren 25etik martxoaren 20ra bitarte, 27 herri bisitatuko ditu film laburren zirkuituak: Araia, Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Bergara, Berriozar, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Guardia, Hernani, Hondarribia, Igorre, Larraintzar, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Sondika, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil eta Zumaia.

Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2016eko edizio honetan.

Jarraian Sutegin ikusiko diren zortzi filmen laburpenak:

  • ZEA BINGO. 2015 (5´). ANE URKIOLA: Luxuzko hotel baten harrerako emakumearen pasioa Bingoa da. Bere helburua, ordea, ez da aberatsa izatea. Baina gau ekaiztsu batean zortea bere alde agertzen da. Bingoa osatzeko zenbaki baten faltan, italiar bikote bat sartzen da hotelera, harrerako andrearen jokaldia zapuztuz… Baina damutuko zaie, bai horixe! (Informazio gehiago: klik)
  • ERREPLIKA. 2015 (14´30´´). IÑIGO GAITON GONZALEZ DE TXABARRI: Patxi Olidenek “Itxastresna” surf oholak egiten zituen tailerraren gainean bizi izan zen Mikel Agote umetan. Tailerreko atea erdi irekita ikusten zuenetan, gerturatu eta paretetatik zintzilik zeuden taulei begira geratzen zen liluraturik. Gaur egun, surfean aritzeaz gain, Mikel oholgilea ere bada ofizioz. (Informazio gehiago: klik)
  • JORRAI. 2015 (3´). UDA FILMS: Hustu, bete eta hustu. Otzara eta erakustazoka, garaian garaikoa. Ikus-entzunezko Komunikazio graduko lehenengo mailako zazpi ikaslek osatutako taldea da Uda Films. Hemezortzi eta hogeita bi urte bitarteko gazteek osatutako taldeak elkarlanean egin duten lehen film laburra da. (Informazio gehiago: klik)
  • FISHURA. 2015 (6´45´´). YAGO MATEO: Irenek ezin ditu begiak kliskatu. Ez ezin duelako, baizik eta bizitzako une garrantzitsuak galtzearen beldur delako. Arrainak dira, antza, bere egoera uler dezaketen bakarrak. Animalia hauekiko maitasun itsuak etikaren mugak gainditzera eramango du Irene. (Informazio gehiago: klik)
  • BERE BIZITZETAKO BAT. 2014 (8´). AITOR GAMETXO: Zinegile amateur batek Parisera egindako bidaia batean grabatutako eta idatzitako material dena bidali zion bere lagun minenari: “Instanteok, filmatuak izanik, ezin izan nituen bizi, eta beraz, jada ez dira nereak” dio zapata-kaxa batean bidalitako lehen oharrak. (Informazio gehiago: klik)
  • BRUNILDA. 2015 (12´50´´). ERIZ ALBERDI: Jokinek ez daki bere beldurrei aurre egiten. Ustekabeko bisita batek, bere bizitza betirako aldatuko du. (Informazio gehiago: klik)
  • HARTZ TXIKI. 2015 (16´30´´). “THE ARLOTES”, URAITZ SOUBIES: Eneko 5 urteko seme txikia gauero joaten da gurasoen ohera eta ez die ondo lo egiten uzten. Gurasoek hartz txiki bat oparitzen dioten, berarekin lo egin dezan. Eneko eta panpintxoa berehala egingo dira lagun minak. (Informazio gehiago: klik)
  • SEMEAK. 2015 (7´25´´). IKER AZKOITIA: Bikote gazte bat edukiko duten seme-alaben izenei buruz hitz egiten ari da. Umeen heziketak bikotearen kide bati asko arduratzen dio bere ama-hizkuntzaz ezin izango dituztelako hazi. Dena zailtzen da honek etxe-istripu baten ondorioz hizkuntza-transtorno bat garatzen duenean. Kontseiluak eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako “Euskaraz bizi nahi dut” lehiaketan profesionalen ataleko lehen saria lortu zuen pasa den irailean. (Informazio gehiago: klik)

www.topagunea.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s