Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak antolatuta “Osasuna eta errausketa” hitzaldia Donostian

M14

Gipuzkoako Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT-GEIS) “Osasuna eta errausketa” hitzaldia antolatu du datorren asterako. Hitzaldi honetan errauste plantek pertsonen osasunean eragiten duten arriskuaz hitz egingo da.

M12Ez ahaztu Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan errauste planta bat eraki nahi duela. Gai honen inguruan Gipuzkoan aspalditik eztabaida piztuta dago, herritar zein eragile desberdinek hainbat ekimen burutzen ari dira erraustegia egin ez dadin eskatuz. Esaterako, datorren ekimena larunbat honetan egingo da, Andoainen (Etxeberrieta plazatik, 17:00etan): “Osasunaren aldeko eta errausketaren kontrako martxa”. (Informazio gehiago: klik)

Donostiako hitzaldian parte hartuko duten hizlari guztiak medikuak izango dira:

  • Maialen Berridi medikua
  • Jose Cruz Villandiego medikua
  • Jose Luis Paulin medikua
  • Xabier Mitxelena medikua
  • Marta Barandiaran medikua

Hitzaldia martxoaren 14an (astelehena) egingo da, Donostiako Koldo Mitxelenan, arratsaldeko 19:00etan. Antolatzaileek gaiaren garratzia azpimarratzen dute eta hitzaldira gerturatzeko gonbidapena luzatu diete donostiarrei eta inguruko herritaikoei ere.

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea facebook bidez jarraitu daiteke: www.facebook.com/OEIT-GEIS-Osasuna-eta-Errausketa-Ikerketa-Taldea

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s