Martxoaren 15ean Lehen Mintzalagun Topaketaren egitasmoan parte hartzeko deia

mintzalagun copia

Etumeta AEK Euskaltegiak, Noaua! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean datorrem martxoaren 15erako (asteartea) Lehen Mintzalagun Topaketak egitasmoa antolatu dute. Egitasmo honek herritarrengana hurbildu, ezagutzera eman, esperientziak partekatu eta trukatzeko gunea izan nahi du. Topaketa arratsaldeko 19:00etan egingo da, Potxoenean.

Ekitaldi irekia izango da, herritar guztiak gonbidatua daude. Dena den, deialdi berezia egin zaie, 2010az geroztik martxan den proiektu honetan parte hartu duten, parte hartzen ari diren edota baita mintzalagun izan nahi duten guztiei. Antolatzaileen esanetan bidelagun edo “euskaldun zaharren” falta dago: “Baditugu bidelagunik gabeko 3-4 kide eta itxarote zerrendan daude. Horientzako ere irtenbide bat eman nahi da”.

6 mintzalagun talde

Gaur egun, guztira 3-4 lagunez osaturiko 6 mintzalagun talde daude. Talde bakoitza astean ordubetez biltzen da, kafetxo baten bueltan, naturaltasun osoz, sortzen diren gaiez, nahi denaz lagun arte giroan euskaraz hitz egiteko.

Zer da Mintzalagun egitasmoa?

AEK-k adierazita, euskararen erabilera sustatzeko, tresna praktiko eta eraginkorra da: “Euskara ikasten ari direnei euskaraz aritzeko esparrua zabaltzen zaie, askok ez baitute inguruan halako eremurik edota izanda ere erdaraz aritu izan baitira beti. Mintzalagunek modu nabarian eragiten du kasu batean baino gehiagotan”.

Izen ematea zabalik beti

Mintzalagun  egitasmoaren izena emateko beti dago aukera. Informazioa eskuratzeko hiru gune daude:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s