Herritarren parte hartze handia ostiraleko “Borondatearen kriseiluak” ekimenean

GED11TArg.: @Txingurri64

Pasa den ostiralean Usurbilgo Gure Esku Dagok “Borondatearen kriseiluak” ekimena burutuko zuen Udarregi Ikastola aurreko zelaian.


a

Trikitilariez lagundurik Mikel Laboa plazatik kalejiran abiatu ziren herritarrak Udarregi Ikastola pareko zelaira. Bertara iritsitakoan elkarlanean kriseiluak prestatu eta suarekin argitu zituzten.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!, @Txingurri64, @AlaitzAizpurura, @XingolaUsurbil

2017ko herri galdeketa

“Borondateen Kriseiluak” ekitaldiaren ondoren bestelako ekimen gehiago egongo direla adierazi dute antolatzaileek. Duela aste batzuk iragarri zuten moduan, herritarrek hitza hartuko dute datorren urtean; 2017. urtean herri galdeketa egingo baita Usurbilen.

Hitzordu handi hau prestatzeko ordea, herritarren laguntza behar dela adierazi dute, auzolanean landu nahi baitute galdeketa: “Hainbat batzorde osatu beharko dira elkarte bat sortzeko, galdera pentsatzeko, auzoz auzo, taldez talde eztabaida pizteko. Eta hori egiteko lan talde anitza beharko dugu. Ongi etorriak izango zarete”.

Maiatza edo ekaina aldera iragarri dute hurrengo hitzordua. Bitartean ostiralero biltzen dira Usurbilgo Gure Esku Dago mugimenduko kideak: “Etorri gurekin lanera, gonbidatuak zaudete!”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s