Mila pertsona inguru batu ziren larunbatean Andoainen osasunaren alde eta errausketaren aurka

A12-1Arg.: Aiurri

Pasa den larunbatean osasunaren aldeko eta Zubietan jarri nahi den errausketaren aurkako martxa burutu zen Andoainen, Ipar Haizea plataformak deituta. Etxeberrieta Plazatik irten zen manifestazioa, eta jaraian jendea batzen joan zen bidean zehar. Antolatzaileen esanetan mila pertsona inguru bildu zen martxan.

a

Nafarroa Plazan amaitu zen martxa. Andoainen herritarrek sortu berri duten Ipar Haizea elkarteko Julen Begiristainek eta Garikoitz Plazaolak hartu zuten hitza. Jose Mari Tellon medikuak ere hitza hartu zuen.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Aiurri

Jose Mari Tellon medikuak Osakidetzak berriki plazaratu duen ikerketari sinesgarritasuna kendu zion, eta aldi berean, gogoratu zuen Carlos I unibertsitatean osasungintzako irakasle adituek 2014an egin zuten beste ikerketa, errauskailurik modernoak aztergai izan zituena. Ikerketa horrek zehazten du errauskailu batek eragiten dituela kalteak 10 kilometroko inguruetan bizi diren pertsonen osasunean, hainbat gaixotasun sortuz: “Ez dugu Andoaingo eta inguruko biztanleak etorkizuneko ikerlarien ikerketa gai izan nahi”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Twitter (#erraustegirikez)

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s