Igandean 750 preso eta iheslari politiko ohik EPPKren ildoa babestu zuten Usurbilen

Arg.: @Noaua

Pasa den igandean (martxoak 13) 750 euskal preso eta iheslari ohi Usurbilgo Oiardo kiroldegian batu ziren eta “Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera” manifestua aurkeztu zuten. Datorren apirilaren 17rako (igandea) Nazioarteko preso politikoen egunerako hain zuen, manifestazioa deitu dute Bilbon.

A17

a

Dagoeneko ia 1.000 lagunen atxikimendua jaso duen adierazpena irakurri zuten. Edonork eman dezake babesa abiandabidea.eus atarian sartuta. Adierazpenarekin bat egin duten lagunen artean ere herriko preso ohiak daude:

  • Joxe Domingo Aizpurua Aizpuru
  • Marisa Alejandro Gordaliza
  • Patxi Xabier Añorga Azpiazu
  • Xeles Camino Huegun
  • J.Koldo Lizaso Urreta
  • Kornelio Roteta Irazusta
  • Ramon Uribe Navarro
  • Xabier Miguel Ezkerra

“Dei egiten dugu apirilaren 17ko manifestazioan parte hartzera eta sakabanaketaren aurka, presoen etxeratzearen alde lanean ari diren edota aldekotasuna adierazi duten eragile sozial eta instituzional guztiei elkarlanerako gonbita luzatzen diegu”, adierazi dute. Euskal Preso Politikoen Kolektiboari babesa adierazi diote. “Guk hauxe diogu, ozen: beraiekin bat egiten dugula jasaten duten bortizkeria sistematikoari aurre egiteko borrokaldi eta ahalegin guztietan, baita legedi barneko baliabideak erabiltzeko erabaki eta urratsak ematean ere”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: @noaua, @ezkerabertzalea

Manifestuarekin bat egin dutenek Espainiak eta Frantziak euskal preso eta iheslari politikoak bahitu politiko gisa dituztela salatu dute, salbuespen neurrien bidez, haien senideen sufrikarioa areagotzetik etekin politikoa atera nahian. Ehunka preso eta iheslari ohiek, bere aldetik, soilik molde politiko eta demokratikoetatik aurre eragiteko erabakia fermuki babesten dutela berretsi dute. Eta, horregatik, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak etxeratze prozesu artikulatua garatzeko lege-baliabideak erabiltzeko agertu zuen prestasunari jarraiki —I. Foro Sozialaren gomendioekin (2013) bat egin zuten—, babestu egin nahi dituzte.

Elkarlanerako gonbidapena

Igandeko ekitaldiaren atzetik hilabeteetan lana handia dagoela adierazu zuten bertaratutakoek. Ehunka preso ohiren atxikimendua dute, eta zerrenda luzatzeko asmoa dute, presoen Euskal Herriratzearen eta etxeratzearen aldeko lanean murgil daitezen. Sakabanaketaren aurka eta preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko eragile sozial eta instituzionalei elkarlanerako gonbita egin zieten.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s