Independentista sareak antolatuta martxoaren 27an Aberri Eguna Iruñean ospatuko du

M27

Independentista sareak martxoaren 27an (igandea) Aberri Eguna Iruñean ospatuko du. Urtero bezala aldarrikapena eta ospakizuna uztartuz, egun osoko egitaraua izango antolatu dute: 12:00etan manifestazioa eta ekitaldi politikoa eta ondoren, INDEFESTA ospakizuna, alde zaharrean egun osoan zehar (haurren jaia, kontzertuak, kale animazioa…). Aberri Egunera gerturatzen diren guztiak jai giroan egun eder bat igarotzeko aukera izango du.

Aurten Aberri Egunean, Iruñeako alde zaharrean menu bereziak, bokatak, hanburgesak, txigorkiak, razioak eta pintxoak egongo dira taberna laguntzaileetan. Ez da bazkari herrikoirik egongo. Horretarako Aberri Egunari laguntza emango dioten tabernen zerrenda bat osatu dute eta horietara joateko deia egin dute: zerrenda hemen

M27-1Independentisten helburua Aberri Egun zabal eta parte-hartzailea antolatzea da  eta, sigla eta familia politikoetatik haratago, independentista guztiok aniztasunean elkarturik ospatzeko deia egin du: “Euskal Herri mailan Iruñerako deialdia egiten da, baina, horrez gain, mundu zabalean zehar zabalduta dagoen euskal komunitatean gora doa, urtetik urtera, Aberri Eguna ospatzen den tokien kopurua. Independentistak sareak dinamika hori bultzatuko du munduko herrialde desberdinetako sarekideen bitartez”.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s