Maiatzaren 20tik 22ra Txirrinka, azpiegitura suntsitzaileen aurkako bizikleta martxa

M22

Maiatzaren 20tik 22ra Txirrinka bizikleta martxa burutuko da Euskal Herrian zehar. Gaur, AHT Gelditu! elkarlanak egitasmoaren prentsaurrekoa egin du Donostian. Lurra eta jendartea mehatxatzen dituzten egitasmo suntsitzaileak salatzeko helburuarekin Bergaran elkartuko diren lau zutabek osatuko dute Txirrinka. Abiadura handiko trena eta bestelako proiektu txikitzaileak baztertu eta horietara bideratutako baliabideak jendartearen onurarako erabil daitezela eskatuko dute.

Txirrinka2

Lau Zutabe

Txirrinka egitasmoaren lau zutabeak maiatzaren 20an Gasteiztik, Hendaiatik, Iruñetik eta Muskizetik abiatuko dira, eta Bergarako Angiozar auzoan elkartuko dira maiatzaren 22an, Euskal Y-aren lanak egiten ari diren inguruan. Zutabe bakoitzak mezu bat eramango du lekuko batean, eta martxa amaierako ekitaldian irakurriko dituzte guztiak, Bergarako pilotalekuan; bakoitzak bere lurraldeko erresistentzien bilduma egingo du, eta denen artean Euskal Herriko proiektu txikitzaileen aurkako borroken mapa osatuko dute.

atxikimendu kanpaina

Euskal Herriko proiektu txikitzaileen aurkako erresistentzien mapa aurkeztuko dute martxaren egunetan. Zutabe bakoitzak bere lurraldeko erresistentzien bilduma jasoko du, eta denak mapa batean bilduko dituzte gero. Egitasmoaren aurretik hitzaldiak, kontzertuak eta bertso saioak ere antolatuko dituztela iragarri dute; atxikimendu kanpaina ere abiatu dute.

Txirrinka Usurbildik pasako da

AHT Gelditu! elkarlanarekin batera hainbat gizarte esparrutako eragileek jardungo dute ekimena antolatzen. Aipatzekoa da Txirrinka Usurbildik pasako dela, Zubietatik barrena eta bertan, hainbat eragilek eta norbanakoek parte hartuko dutela iragarri da. Herritarren parte hartzea ere eskatu da, egitasmoari babesa emateko.

IBILBIDEAK

Txirrinka ibilbideaARABA

  • Maiatzak 21, larunbata: Gasteiz – Legutio – Aramaio (lo egin)
  • Maiatzak 22, igandea: Aramaio – Arrasate – Angiozar (Bergara)

BIZKAIA

  • Maiatzak 21, larunbata: Muskiz – Bilbo-Elorrio (lo egin)
  • Maiatzak 22, igandea: Elorrio – Angiozar (Bergara)

IPAR E.H.-GIPUZKOA

  • Maiatzak 20, ostirala: Hendaia – Irun – Donostia (lo egin)
  • Maiatzak 21, larunbata: Donostia – Tolosa – Beasain – Urretxu (lo egin)
  • Maiatzak 22, igandea: Urretxu – Angiozar (Bergara)

NAFARROA

  • Maiatzak 21, larunbata: Iruñea – Etxarri Aranatz – Beasain-Urretxu (lo egin)
  • Maiatzak 22, igandea: Urretxu – Angiozar (Bergara)

Ekarpen ekonomikoak

  • ES70 3035 0068 04 0680060817 (Basagure Talde Ekologista) Laboral Kutxa

Informazio gehiago: www.ahttxirrinka2016.blogspot.com.es

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s