Martxoaren 18an “Nafarroan errausketa kolokan?” hitzaldia Potxoenean

M18

Ostiral honetan (martxoak 18) Usurbilgo Erraustegia Erabakia plataformak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak “Nafarroan errausketa kolokan? Errausketaren aurkako borroka juridiko-teknikoa” hitzaldia antolatu dute.

Martin ZelaiaEkimena Potxoenean izango da, arratsaldeko 18:30ean eta hizlaria Martin Zelaia, Sustrai Erakuntzako kidea izango da. Antolatzaileek herritarrei hitzaldira gerturatzeko gonbidapena luzatu diete, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren gaiarekin lotura handia baitu. Noaua! astekariak Martin Zelaia elkarrizketatu du, interesgarria irakurtzea:  klik

Duela egun gutxi jakin dugu Nafarroako Gobernurak hondakinak erraustea baztertu duela. Hondakinak kudeatzeko plan berria aurkeztu du, ahalik eta gehien birziklatzea da helburua.

Nafarroak Gobernuak 2025. urtera bitartean hondakinen alorrerako helburuak zehaztu ditu:

  • Etxeko hondakinak %10 murriztea.
  • Hondakin organikoen birziklapena %70 izatea.
  • Ontziena %90 izatea.
  • Eraikuntza lanetako hondakinen aprobetxamendua %70 izatea.
  • tratatu gabeko hondakinik ez egotea. .

Gobernuaren ustez, asmoak betetzeko ezinbestekoa da prebentzioa, sortzen diren gunean bertan hondakinak bereiztea, eta horiek berrerabili ahal izateko sailkatzea. Nafarroako Gobernuak alboratu egiten du zehaztutako helburuak betetzeko hondakinak erraustea: «Aukera bat baino gehiago daude, eta hondakinen desagerpena ez dugu ahaztu, baina, oraingoz, hondakinak erraustea baztertu egin dugu; tratamenduaren azken aukeratzat daukagu».

Hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa da duela gutxi Nafarroako Gobernuak aurkeztutakoa, eta 2010ean egindakoa ordezkatuko du. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2013. urtean egin zuen 2010ean zaborrak kudeatzeko onartutako planaren aurka, eta Espainiako Auzitegi Goreneko epaileek erabakia berretsi zuten iazko urtarrilean. Planean errauste planta bat egitea jaso zuten, baina non kokatuko zuten ez zuten zehaztu, eta horregatik baliogabetu zuen.

2015eko urtarrilean foru dekretu bidez jarri zuten martxan berriz Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2015-2025eko Plan Integratua idazteko eta onartzeko prozesua.

Informazio gehiago: www.berria.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s