Gaur 7 urte betetzen dira Usurbilen atez ateko hondakinen gaikako bilketa martxan jarri zela

atez-ate

Gaur 7 urte betetzen dira Usurbilen atez ateko hondakinen gaikako bilketa martxan jarri zela, 2009ko martxoaren 16an hain zuzen ere. Euskal Herriko lehen herria izan zen gaikako bilketarako sistema ezartzen. Errausketaren mehatxuaren aurrean hondakinak era jasangarrian kudeatzea posible dela erakustea zen helburua. Duela zazpi urte egindako urratsa ez zen Usurbildarren bitxikeri bat izan, hondakinen kudeaketa eredu jasangarri bat eraikitzeko lehen harria baizik.

a

Ondoren Hernanik, Oiartzunek eta Antzuolak urratsa egiteko aukera izan zuten. Era berean, Udalerri hauek egin izanak sortu zuen, gaur egun, Gipuzkoan, hiru herritik batek %80etik gorako gaikako bilketa lortzea, eta, Gipuzkoan, errausketa bezalako tratamendu toxikoan oinarritutako kudeaketa baten ordez, birziklapenean oinarritutako beste bat eraikitzen aritzea. Gaur egun, Gipuzkoa, hondakinen kudeaketan Europako eta munduko Zero Zabor mugimenduaren erreferente nagusietakoa da, eta dena, duela zazpi urte Usurbilek hasitako bideari esker izan da.

atez-ate-aurrera1Duela zazpi urteko paranoia, mito urbanoak, ezagutzen ez genuenaren inguruko beldurrak… joan dira. Usurbilen, kontu hoiek aspaldikoak dira eta gaur egungo errealitatearen egoera hitz batek laburtzen du ongien: Normaltasuna.

2015eko bilketa selektiboaren datuak

Pasa den astean Usurbilgo Udaleko Ingurumen Sailak, 2015eko bilketa selektiboaren ebaluazio txostena kaleratu zuen. Frakzio ezberdinen datuak aztertuta, Usurbilgo 2015. urteko bilketa selektibo tasa %83koa izan dela jakinarazi du.

Hona hemen 12 hilabeteko bilketaren datuak:

GAikako bilketa

  • Autokonposta/auzokonposta (159,86) eta organikoa (742,72); guztira 902,58 tona.
  • Papera eta kartoia: 395,21 tona.
  • Ontzi arinak: 256,74 tona.
  • Beira: 205,99 tona.
  • Industrai guneetako gaikako bilketa: egurra, filma, plastikoak, eta poliesterra: 231,89 tona.
  • Pilak: 0,40 tona.
  • Ehunak: 61,49 tona.
  • Etxeko olioa: 467,38 tona.
  • Garbigunea: 467,38 tona.
  • Gaika kudeatutakoa guztira: 2526,69 tona.
  • Errefusa: 383,40 tona.
  • Kale garbiketa: 111,74 tona.
  • Errefusa guztira: 495, 14 tona.
  • Kudeatutako hiri hondakinak: 3021,83 tona.
  • Gaikako kudeaketa (%): %83,61

Atez ate dudipe!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s