Gaur arratsaldean Urberritzen prozesuko bigarren saioa egingo da Potxoenean

Urberritzen

Urberritzen proiektua, Urola Erdiko Garapen Agentziak (Iraurgi Berritzen), Donostia-Beterri Eskualdeko Udalek (Beterri) eta Elhuyarrek elkarlanean gauzatzen ari diren proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker. Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeetako gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea, babesarekin.

Proiektua urtarriletik ekainera bitartean garatuko da. Urtarriletik maiatzera bitartean eskualde bakoitzak bere prozesu propioa izango du, eta, maiatzetik aurrera, bi eskualdeek bat egitea da asmoa, eskualdeen arteko harremanak eta esperientziak landu eta partekatzeko.

Urtarriletik maiatzera bitartean eskualde bakoitzak bere prozesu propioa izango du eta maiatzetik aurrera, bi eskualdeek bat egitea da asmoa, eskualdeen arteko harremanak eta esperientziak landu eta partekatzeko. Eskualdeko askotariko eragileekin 4 saio egingo dira maiatzera bitartean eta interesgarria bezain aberasgarria iruditzen zaie antolatzaileei erakunde desberdinek bertan egin dezakeen ekarpenak egitea.

Bigarren saioa

Otsailaren 26an bigarren faseko lehen saioa egin zen, proiektuaren lan-ildo nagusiak azaldu ziren.  Gaur arratsaldean bigarrena egingo da:

  • Eguna: martxoak 16, asteazkena.
  • Ordutegia: 10:30-13:00.
  • Tokia: Potxoenea (Usurbil)
  • Gai zerrenda:
    – Sarrera.
    – Eskualdearen garapen-eredua: ikuspegia eta balioak landu.
    – Adostutako markoaren baitan kokatzen diren proiektuak identifikatu.
    – Balorazioa.

Hurrengo saioen egutegia

  • Martxoak 16, apirilak 20 eta maiatzak 4: Topaguneak.
  • Maiatzak 18: Trukegunea.
  • Ekainean: prozesu amaierako jardunaldia.

Datozen saioetarako izena emateko

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s