Jakoba Errekondok gaur “Bizi Baratzea” liburuaren inguruan ehungarren hitzaldia eskainiko du

Jakoba Errekondo

2015eko apirilaren 16an Jakoba Errekondo usurbildarra, berak kaleratutako Bizi Baratzea liburuaren aurkezpen-hitzaldi birarekin hasi zen. Lehenengoa Leitzan egin zuen eta handik aurrera Euskal Herri osoan herriz herri ibili da ehungarren hitzaldiraino iritsiz, gaur bertan izango dena Seguran.

  • Gipuzkoan 57 hitzaldi.
  • Bizkaian 20 hitzaldi.
  • Nafarroa Garaian 14 hitzaldi.
  • Araban 7 hitzaldi.
  • Lapurdin 1 hitzaldi.
  • Nafarroa Beherean 1 hitzaldi.

Nor da Jakoba Errekondo?

Bizi baratzea2

Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen du Euskal Herriko hainbat hedabidetan, bereziki Euskadi Irratian (Landaberri saioan) eta ARGIA astekarian. Astero-astero dibulgazio lana egiten du, 20 urte daramatza honetan eta horren emaitza iaz kaleratu zuen baratzezaintzari buruzko liburuan ikusi daiteke: “BIZI BARATZEA, garaian garaikoa garaiz” (184 orrialde). Liburua Euskal Herriko hainbat saltokietan dago eskura, Usurbilen Alkartasuna Baserritarren Kooperatiban. Prezioa: 23,00€ (Argiako harpidedunentzako: 19,50 €)

hitzaldietan parte-hartze handia

Jakoba Errekondoren esanetan, hitzaldietan jendeak bizi bizi parte-hartzen duela da gehien estimatzen duena, ez bakarrik galderak eginaz, baita nork bere erantzunak emanaz ere. “Zenbat eta herri txikiagoa, lurrari lotuagoa eta jende gehiago etortzen da hitzaldira, proportzioan. Jendearekin izugarri ikasi dut, esaterako, hiztegia, toki bakoitzean gauzak nola esaten diren.”

HITZALDIAK NON ETA NOLAKOAK?

Hitzaldiak era guztietako aretoetan eman ditu: elkarte gastronomiko, ostatu, jubilatu elkarte, udaletxe, udaletxepeko aterpe, eliza, ermita, ludoteka, museo, liburu-denda, eskola, euskara elkarte, Ekoetxe, baratze, asteroko azoka, urtean behingo azoka berezi, erakustazoka erraldoi, Astran, Txantxerreka Gaztetxean…

Hainbat ekimen bereziren egitarauetan ere parte hartu du: Fracking Ez Akanpada, Lurrama, ERTZ 16 jaialdia… eta hitzaldi oso berezietan ere parte hartu du: ibilaldi musikatuak baratzeetan, hizkuntzaren bueltakoak, komikilariek marrazkiz jaulkitako galderei erantzuna, barazki pintxo jateak, Durangoko (liburu) azokan letxugak banatzea…

gaur gauean ‘Berandu baino lehen’ saioan

JKB1

Gaur (martxoak 17)  gaueko 22:30ean  ‘Berandu Baino Lehen’ saioan, Jakoba Errekondo eta Bakartxo Tejeria, EAJko euskal legebiltzarkidea, elkarrizketatuko ditu Fermin Etxegoienek ETB1en (Bideo promoa: klik)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s