Zubieta, Aginaga eta Usurbilgo ur zikinak Loiolako araztegira bideratzeko lanak amaitu dira

Loiolako araztegia (Arg.: Añarbe)

Zubieta, Aginaga eta Usurbilgo ur zikinak Loiolako araztegira bideratzeko lanak amaitu dira. Orain arte Oria errioan amaitzen zuten ur zikinek eta hemendik aurrera Loiolako araztegian bilduko dira. Sei urte igaro dira hodi biltzailea eraikitzen hasi zirenetik, eta hamabost Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak –Nekazaritza Ministeritzaren menpeko organoak– lanak egiteko konpromisoa hartu zuenetik.

prozesua02

Hodi biltzaile berriak Lasarte-Oriako, Zubietako eta Usurbilgo urak Hernaniko Florida auzoan kokaturiko Urumeako biltokira bidaliko ditu. Bertatik, Loiolako araztegira garraiatuko dituzte hemendik aurrera. 13.712 metro ditu eraikitzen bukatu berri duten hodiak. Lau ponpaketa estazio altxa dituzte. Garrantzitsuena Lasarte-Oria eta Zubieta artean egindakoa.

Urumea  eta Oiartzun ibaietako ur zikinak araztegira iristen ziren lehendik. Beraz, Añarbeko Mankomunitatean Oria beheak soilik behar zuen halako egitura.

Hodi biltzailea martxan den arren, obra ez da guztiz amaitu. Aginaga eta Zubietako zenbait zati hodi biltzaile honetatik kanpo geratuko dira. Lasarte-Orian, Erribera eta Beko kaleko zatian lanean ari dira oraindik. Hala ere, hodi zaharretatik garraiatuko dituzte horiek bukatu bitartean. Azaldu zutenez, maiatza bukaerarako amaituta egotea espero da. Oria ibaiko beste zonaldetan ere antzeko lanetan ari dira. Esaterako, Amasa-Villabonako hodi biltzailea martxan jarri berri da, eta Adunako araztegira garraiatzen dituzte orain ur zikinak.

Ponpaketa estazioaLasarte-Oria eta Zubieta artean kokatutako ponpaketa estazioa.

hodi biltzailea luzea da

Eraiki den hodi biltzailea luzea da. Usurbilgo Udalak emandako datuak:

  • Aginagako zatiak 3.480 metro ditu.
  • Santueneko zatiak 639 metro.
  • Zumartegi industriagunetik Zubietako Aliri pareraino doanak 2.936 metro eta handik Michelin pareraino heltzen den zatiak, 770 metro.

2.001ean erabaki zen egitea

Estatu mailako konfederazioak erabaki zuen kolektore hau eraikitzea, Europatik errioak garbi mantentzeko datozen aginduei erantzunez. 2001ean “Estatuaren interes orokorreko” izendatu zuten hodi biltzailea eraikitzeko lana. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak bere gain hartu zuen obra, eta Añarbeko Mankomunitateak kudeatu ditu azpiegitura eta lur eremuak.

Tamalez, proiektua atzeratu egin zen diru falta eta estatu mailatik izandako 3 milioi euroko murrizketengatik. Beste hainbat atzerapen tartean lanak aurreko udazkenean amaitu zituzten eta ordutik hona proba fasean egon da.

UTE Dragados eta Moyua enpresei esleitu zitzaizkien lanak, eta 2009an hasi zituzten. Guztira, 25,72 milioi euroko kostua izan du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s