Eraldatzen eta Kooperatzen programen formakuntza saioetan izena emateko epea zabalik

Eraldatzen eta kooperatzen

Usurbilgo Udalak jakinarazi du apirilaren hasieran Eraldatzen eta Kooperatzen programak abiatuko dituela. Guzti honen berri emateko apirilaren 4an (astelehena), Eraldatzen eta Kooperatzen formakuntzen aurkezpena egingo da Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean, arratsaldeko 16:00etan.

Eraldatzen programa

Eraldatzen programa, ekonomia sozial eraldatzailearen (ESE) inguruko formazio saioak dira. Hainbat gaien inguruko jakintzak eta gogoetak partekatuko dira, horien artean: energia, elikadura eta etxebizita burujabetza; kontsumo kritikoa; zaintzak, etab. Beti ere, eraldatzaileak izango diren proiektuak garatzeko ahalduntzea eskaintzeko helburuarekin.

Kooperatzen programa

Kooperatzen programa, ESEan oinarritzen diren enpresak sustatzeko ekintzailetza zerbitzua da. Edozein enpresa-ideia eredu sozial eta kooperatiboan sortzen laguntzeko formakuntza eta aholkularitza eskainiko dira: “zeure enpresa garatu ahal izateko baliabideak eskainiko zaizkizu, hala nola, lantokia, finantzaziorako erraztasunak, etab.”.

Udalak adierazita talde eragile edo norbanako bezala landu daitezke aipatutako gaiak, izan herri mugimenduetan aritzeko edota enpresa bat sortzeko. Elkar ezagutu, saretu, proiektu amankomunak sortu, ikasi eta ezagutzak partekatzera aukera egongo da.

Izen-ematea

Eraldatzen edo Kooperatzenen izena emateko azken eguna apirilak 8 (ostirala)  izango da. Horretarako  galdetegi bat bete behar da: klik

Klase presentzialak

Apirilaren 11tik aurrera astean 3 egunez izango dira klase presentzialak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s