Larunbatean umore eta irudimen handiko erraustegiaren aurkako korrika egin zen Anoetan

Anoeta2Arg.: @ErrausAurkMugi

M19Pasa den larunbatean, Anoetarrak Zubietan eraiki nahi duten erraustegia salatzeko “Erraustegiaren aurkako korrika” antolatu zuten. Gaztetxetik abiatu zen korrika eta Anoetako kaleetatik zehar pasa zen. Bertan herriko hainbat eragilek parte hartu zuten. Umorea eta irudimena erabili zuten errausketaren aurkako ekimena gauzatzeko eta aurrerantzean ere, lanean jarraituko dutela adierazi zuten, horrelako proiektuek lekurik izan ez dezaten.

Anoeta1Arg.: @ErrausAurkMugi

Antolatzaileek erraustegi plantarekin sututa daudela adierazi zuten: “Herritarroi ezin zaigu bizkar eman eta guk izan behar dugu egiten den politika ororen protagonista. Hondakinak errausteak osasunean duen eragin kaltegarriak aski beharko luke  hondakinak tratatzeko modu hau alboratzeko. Birziklatze datuek gora egiten duten aldiro errauste planta bultzatu nahi dutenen argudioak hanka motz geratzen dira”.

Diru publikoaren xahuketa ere salatu zuten: “Helburu ekonomikoa besterik ez duen proiektu honetan gastatu nahi dute gipuzkoarron poltsikotik ordaindu beharko den 300 milioi euroko gastua, bestelako behar sozialak lehenetsi beharrean”.

Bideoa: Tolosaldeko ataria

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s