Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatuta apirilaren 9an manifestazio nazionala Gazteizen

A9

Apirilaren 9an (larunbata) Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazio nazionala egingo du Gasteizen. “11 eraso 12 erantzun. Feministok prest!” lemapean. Gazteizeko Bilbo plazatik abiatuko da 13:00etan. Indarkeria matxista salatu, mugimendu feministaren kriminalizazioa arbuiatu eta bortizkeriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi dute deitzaileek: “Dei egiten diogu jendarte guztiari, apirilaren 9an eguerdiko 13:00etan Gasteizera hurbiltzeko. Benetan indarkeria matxisten aurka gaudela azaltzeko eta alternatiba sozialak eraikitzeko aukera izango dugulako.  Han espero zaituztegu, 11 eraso, 12 erantzun, feministok prest!”

Apirilaren 9ko mobilizazioa manifestazio soil batean ez geratzeko, hilabete hauetan hainbat lan ildo anitzak jorratu dituzte: gaua eta kalea, arrazakeria, kapitalismoa, heterosexismoa edota feminizidioak.  Horregatik egitarau zabala eskainiko dute egunean zehar, espazio publikoa okupatzeko hainbat ekimen prestatu dituzte: kalejirak, dantzak, kontzertuak…

Autobusa

Gazteizera joan eta itzultzeko autobus zerbitzua antolatu dute antolatzaileek eskualde mailan. Izen emateko zerrendak, Aitzaga eta Txirristra tabernetan jarri dira. Asteazkena baino lehen (apirilak 6) apuntatu behar da. Autobusa larunbat goizeko 09:30etan abiatuko da eta 18:00etan iragarri dute itzulera.

Usurbildarren atxikimimendua

m8-noauaArg.: Noaua!

Martxoaren 8an Usurbilen burutu zen elkarretaratzezn parte hartu zuten herritarrek manifestazio nazionalari atxikimendua adierazi zioten. “Feministok prest!” kartelak eskutan zituztela taldeko argazkia atera zuten. Eta manifestazioko antolatzaileek, gauza bera egitera deitzen diete norbanako, talde zein eragileei.

Atxikimendu kanpaina

www.feministokprest.wordpress.com atarian. Bi modutara babestu daiteke Gasteizko mobilizazioa:

  • “Feministok prest!” dioten kartelekin (irudiak blog horretan deskargatu daitezke) argazkiak atera eta feministokprest@gmail.com helbidera bidali
  • #FeministokPrest traola sare sozialetan zabalduz edota web orri berean dagoen formulario bat beteta. Apirilaren 4a baino lehen.

Manifestua

11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest!

“Gaur egun, beharrezkoa eta ezinbestekoa deritzogu bortizkeriatzat zer ulertzen dugun birplanteatzea, bere konplexutasun guztiak eta bere foma anitzak ulertzeko markoa sortuz. Bortizkeria matxistak ez dira kolpeak eta hilketak soilik; kontu estrukturala da eta sistema batean oinarritzen da. Emakumeak beldurrean hezitzen gaituzte eta sinistarazi nahi digute gure gorputza ahula dela eta gizonena, berriz, erasokorra. Bortizkeria matxista ez da bakarra, baizik eta gure jendarteak eraikitzen duen egitura sendoa; feminismoak, egoera hori agerian uzteko eta aurre egiteko erantzunkizuna dauka.

Agintariak genero bortizkeriagatik oso arduratuak agertzen diren bitartean, errealitatearekin bestelakoa da: berdintasunaren arloan murrizketak ematen dira aurrekontuetan. sentsibilizazioan, bortizkeria matxista ekiditeko dauden baliabideak koordinatzen instituzioetan lanean dihardutenei gutxietsiz. Feminizidioa ez da kasualitate hutsa,kontua ez da gizon batzuek burua galtzea, eta ez dira inondik ere kasu isolatuak. Feminizidioak gure jendartearen erdigunean daude generoen instituzionalizazioaren bitartez.

Harreman bortitzak naturalak bailitzan lehenesten dituzte, maitasuna, jabetza moduan, jeloskortasuna eta kontrola; hauek normalizatzeaz gain, beste harreman ereduak ikustezin bihurtzen dituzte. Hau dela eta, arau horri ihes egiten dioten gorputzak eta harremanak bortizkeria matxista jasaten dute. Lesbianen kontrako erasoak, nerabe transexualek beren buruaz beste egitea, eta aniztasun funtzionala duten pertsonenganako erasoak ere bortizkeria matxistak dira.

Gaua eta jaiak bortizkeriarako espazioak dira. Gaua, alkohola eta permisibitatea aitzaia emakumeon kontrako erasoak zeharo areagotzen dira. Batzuentzat jaiak ondo pasatzeko espazioak diren bitartean, beste batzuentzat erasoak, bazterkeria eta beldurra sentitzeko espazioak dira.

Ekonomia kapitalistak zerbitzu sozialak murrizten ditu, eta emakumeenganako eragin haundiagoa dauka. Honek prestigiorik gabeko lanak egitera eta zaintzera behartzen du. Emakume etorkinek, esplotazioa eta isolamendu egoerei aurre egin behar die eta gure jendartearen herentzia arrazista eta kolonialista beraien gain utzi. Gaur egun, gainera, eraso sexistak neurri arrazistak justifikatzeko eta zabaltzeko erabiltzen ari dira, eta arazoaren arrazoia guztiz manipulatzen da.

Ez gara ez biktimak, ezta pertsona pasiboak ere, gure bizitzaren protagonistak baizik.Gure errealitatearen transformazio sozialean eragin zuzena duen sujetu politikoak gara. Arazoaren muinari heltzeko ordua da, konpromezuak hartzeko ordua , bortizkeria matxistak ekiditu eta emakumeak menpekotasun espazioan ezartzen dituen sistema eraldatzeko garaia. Badakigu bere jatorriak zeintzuk diren eta aurre egiteko prest gaude.

Euskal Herriko mugimendu feminista erasoei aurre egiteko prest dago, eta apirilaren 9-an Gasteizen hau plazaratzeko aukera ezinhobea izango dugu. Kaleak betetzeko gonbidapena egiten dugu, gure aliantzak erakusteko eta altu eta ozen eraso bakoitzaren aurrean egongo garela esateko prest gaude: 11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe!”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s