Igandean Zegamako Erlezain Egunean Julian Urkiola usurbildarra omenduko dute

Erlezain eguna 2016

Igande honetan (apirilak 3) Zegaman Erlezain Eguna ospatuko dute. Bertan bi ekimen garrantzitsu burutuko dira; batetik, Gipuzkoako 21 eztirik onenak lehiatuko dira eta bestetik, Julian Urkiola (erlezaina eta Gipuzkoako Erlezain Elkarteko lehendakari ohia), Maria Iraola (Julian Urkiolaren emaztea eta urte luzez Erlezain Eguneko lanetan laguntzen aritu dena) eta Jaione Karrera (erlezaina eta urte luzetan Gipuzkoako Erlezain Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea) omenduko dituzte. Beraz, Zegaman Gipuzkoako erlezainak eta eztia izango dira protagonistak.

Gipuzkoako XVIII. ezti lehiaketa

Gipuzkoako ezti lehiaketa 2015eko uztari dagokion lehiaketa izango da. 21 erlezainen 21 ezti lehiatuko dira, aurretik, Gipuzkoako zazpi eskualdeetako txapelketako lehenengo hiru sailkatuak. 490 erlezainek osatzen dute elkartea eta Gipuzkoa osoan banaturik 7.500 erlauntza daude.

Julian Urkiola, erlezain omendua

Julian_UrkiolaArg.: Estitxu Zabala

Urte askotan Gipuzkoako Erlezainen Elkartearen batzordeko kide eta lau urtetan lehendakaria izateagatik omenduko dute Julian Urkiola usurbildarra beste bi kiderekin batera, Maria Iraola eta Jaione Karrera.

Jarraian Berriak egindako elkarrizketatxoa:

  • Igandeko Erlezain Eguna berezia izango da zuretzat. Omenaldia jasoko duzu Zegaman: Ez dut merezi nik omenaldi hori. Nik ez dut lanik egin Erlezain Elkartean Zegaman ni omenentzeko. Baina, azken finean, eskertzen da.
  • Erlezain Elkartearen urte askoan lan asko egindakoa zara: Lehendakari bezala lau bat urte; batzordean 30 bat urte. 17 urte daramagu eskualdeko lehiaketak antolatzen. Zegaman Gipuzkoako txapelketa egiten da, baina aurretik eskualdeetako lehiaketak egiten dira. Eskualde bakoitzeko hiru onenak eramaten ditugu Gipuzkoako lehiaketara.
  • Zer lortu du Erlezain Elkarteak urte hauetan guztietan? Geure artean esperientziak trukatzeko balio izan digu, eta hori oso ona da. Elkartzea ona da, bakoitza bere buruari begira egon beharrean bakarrik. Elkartuta beti ateratzen da zerbait. Hobekuntzaren bat etortzen da. Bestetik, osasun arloaren aldetik, ezti hobeagoa egitea lortu dugu.
  • Eztiaren onurak gizarteratzen ere lan asko egin duzue: Ez eztiarenak bakarrik, erlauntzaren barruan dauden produktu guztiak sendagai bezala erabiltzea defendatzen dugu. Eztia ez da jateko gozoa bakarrik. Osasun onurak ere asko ditu. Zalantzarik Gabe, antibiotiko naturalik onena da.

Egitaraua

  • 10:00-14:00 Eskulangileen azoka, Gipuzkoako gozogile onenen produktuen erakusketa, erlezaintzan erabiltzen diren tresnen erakusketa. Rafa Gorrotxategi gozogileak gozokiak egingo ditu artisau erara, ezti lehiaketa, liztor asiarrak eragiten dituen kalteei buruzko azalpenak, ipuin kontaketak, ezti lehiaketa herrikoia… Eztia, gozokiak eta taloak dastatzeko aukera ere izango da.
  • 18:00 Bertso saioa Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Andoni Egaña eta Miren Amurizarekin. Jon Zaldua ariko da gai-jartzaile lanean.
  • Egitarauaren eskuorria eskuratzeko: Erlezain eguna 2016

Ezti lehiaketako erlezainak

  • Tolosaldea: Iñigo Erauskin, Jose Martin Beobide eta Iñigo Legarra.
  • Goierri behea: Xabier Aseginolaza, Mireia Tellerria eta Jesus Perez.
  • Goierri garaia: Jose Antonio Galdos, Floren Gutierrez eta Beñat Aiastui.
  • Donostialdea: Patxi Franko, Juan Galdeano eta Aimar Zuloaga.
  • Bidasoaldea: Mari Karmen Txapartegi, Juan Jose Ulazia eta Patxi Aizpeolea.
  • Urola Kosta: Zeledonio Askasibar, Patxi Zubimendi eta Bitor Larrañaga.
  • Debabarrena: Julian Villena, Asier Martin Pagaldai eta Erlantz Olabarri.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s