Ostegun honetan Euskal Herriko 56. Itzulia Usurbildik pasako da 14:30ak aldera

Revista-2016:Revista-2016

Euskal Herriko 56. Itzulia Usurbildik pasako da ostegun honetan (apirilak 7). N-634 errepidean, 14:30ak aldera helduko da Errekaldetik eta jarraian Txikierdi, Kaxkoa eta Aginaga zeharkatuko ditu.  Osteguneko etapa, laugarrena izango da, Lesakan hasi eta Orion amaituko dena.

4. etapa: Lesaka-Orio:

  • 12:50 Irteera Lesakatik.
  • 14:32 aldera, Hernanitik, Galarretatik barrena Errekaldeko biribilgunera iritsiko da Itzulia.
  • 14:35 aldera, Txikierdira.
  • 14:37 aldera, Usurbilgo sarrerara.
  • 14:39 aldera, Usurbilgo irteerara.
  • 14:42 aldera, Aginagara.
  • Handik, Orio aldera joko dute. Orioko hondartzan amaituko da etapa, 17:10 aldera.

Informazio gehiago: Laugarren etapa

Errepide mozketak

Apirilak 7, osteguna

Ostegun eguerdi partean, 14:30etatik aurrera, Usurbildik Donostia aldera eta Usurbildik Orio aldera joan edo etorri asmo duzuenok,  N-634 errepidea itxita egongo da. Hain zuzen Errekaldetik Oriorako tartea itxita egongo da Itzulia igaro bitartean.

Apirilak 8, ostirala

Ostiralean, Aia-Orioko tren geltoki paretik abiatuko da Itzuliko bosgarren etapa, 13:00ean. Ordu horren  itxita egongo da N-634 errepidea, Orio inguruetan.

Haimar Zubeldia usurbildarra 56. Itzulian

Haimar_ZubeldiaOstegunean Usurbildik igaroko den Itzulian herriko txirrindulari bat ikusteko aukera izango dugu: Haimar Zubeldia (Trek-Segafredo taldean).

www.itzulia.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s