Udalaren oharra herritarrei GHK-k hondakinen tasak igotzeko harturiko erabakiaren aurrean

usurbilgo+udala

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) hondakinen gaineko tasak neurriz gain igo dituela jakinarazi die Usurbilgo Udalak herritarrei ohar baten bidez. Udalak dioen arabera, GHK-k ez du igoera hau azaldu, partekatu eta adostu udalekin, ez eta mankomunitateekin eta  igoera honen atzean Zubietako errauste-planta dagoela argi adierazi du.

Jarrain hitzez hitz Usurbilgo Udalak usurbildarrei luzatutako gutuna:

Abenduaren 31n argitaratu ziren GHKren 2016rako tasak, eta igoera nabarmena ekarri dute: errefusa tratatzeagatik mankomunitate guztiei 173,11 €-ko tasa ezarri die, hau da %20 gehiago; eta organikoa tratatzeagatik, gure mankomunitateari 138,58 €-ko tasa ezarri digu, hau da, %92 gehiago. Igoera hau dela eta, gure analisia eta iritzia helarazi nahi dizkizut:

  1. GHK-k ez du igoera hau azaldu, partekatu eta adostu udalekin, ez eta mankomunitateekin ere. Hala ere, igoera honen atzean Zubietako errauste-planta dagoela begi-bistakoa da. Izan ere, 2011n, Markel Olano Diputatu Nagusiaren lehen agintaldiaren bukaeran, GHKk banku zehatz batzuekin kontratu agresibo bat (swap bat) sinatu zuen erraustegia finantzatzeko. Esan behar da erakunde publikoetan horrelako kontratuak ez direla ohikoak izaten, eta gure udalean, esaterako, ez dugula inoiz swap produkturik onartzen.
  2. Tasa igoera honek errefusaren zatiari ez ezik organikoaren zatiari ere eragiten dio. Atzera egiten du, eta ez du lehen bezala saritzen bilketa selektiboa ondo egitea. Horregatik, ez dugu onartzen GHKk aldebakartasunez mankomunitateei ezarritako errauste-tasa hau, Usurbilen %83 birziklatzen dugulako, Gipuzkoako batez bestekoa %45 denean. Ez al dute gehiago ordaindu behar gutxiago birziklatzen dutenek?
  3. Pasa den legealdian Diputazioak errauste-plantaren proiektua bertan behera utzi zuen, herri eskari zabalari erantzunez. Diputazio berriak alternatiba baztertu eta Zubietako errauste-plantaren proiektua berreskuratu du. Birziklapenean buru belarri sakondu baino, nahiago izan dute Gipuzkoan berriz hondakinak erraustu. Bide horretan, lehen erabakia tasen igoera izan da. Ez da azken igoera izango ordea, azkenean errauste-plantarekin aurrera egiten badute, 2011n sinatutako kredituaz gain, eraikuntza bera ere ordaindu beharko dugulako denon artean (gutxi gorabehera 300 milioi gehiago). Hau horrela, hurrengo urteotan hondakinen tasa Gipuzkoan 300 eurotara inguratuko dela aurreikus daiteke.
  4. Usurbil aitzindaria izan zen hondakinen prebentzio eta kudeaketan. Usurbilek hartutako bidea beste hainbat udalek jarraitu zuten gero, bilketa ereduan edota sentsibilitate lanean aldaketa garrantzitsuak emanez. Joera honi eutsiz gero, argi dugu Gipuzkoan errauste-planta ez dela beharrezkoa izango.
  5. Dagokiguna, bidezkoa dena, ordainduko dugu udal gisara, baina honekin batera jakinarazi nahi dizut gure eskuetan dugun guztia egingo dugula Zubietan errauste-planta eraiki ez dezaten, Gipuzkoak ezin duelako gehiago zorpetu, udal honek ez duelako gehiago ordaindu nahi beharrezkoa ez den azpiegitura batengatik eta, azken finean, beste alternatibak egon badaudelako, azken zazpi urteotan erakutsi dugun bezala.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s