Apirilaren 17ko Bilboko manifestazioarekin bat egin dute Usurbilgo preso eta iheslari ohiek

A17

Apirilaren 17an (igandea), Nazioarteko preso politikoen eguna da eta “Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera” lemapean manifestazio nazionala burutuko da Bilbon. Manifestazioa eguerdiko 12:00etan Bilboko La Kasillatik hasiko da.

Martxoaren 13an 750 euskal preso eta iheslari ohi Usurbilgo Oiardo kiroldegian batu ziren eta “Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera” manifestua aurkeztu zuten. Apirilaren 17ko ekimenaren berri eman zuten. Bertan dagoeneko 1.500 lagunen atxikimendua jaso duen adierazpena irakurri zuten. Edonork eman dezake babesa abiandabidea.eus atarian sartuta.

a

herriko preso ohiak

Adierazpenarekin bat egin duten lagunen artean ere herriko preso ohiak daude, argazkian ageri direnak esaterako: Oihana Lizaso, Koldo Lizaso, Iñaki Errekondo,  Patxi Xabier Añorga, Olatz Altuna, Julian Bengoetxea, Jexux Iparragirre, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Domingo Aizpurua,  Patxi Segurola,  Xabier Miguel Ezkerra, Ramon Uribe, Jokin Errasti, Marisa Alejandro, Loli Elkano, Sebas Cardenas, Kornelio Roteta, Xeles Camino eta Karlos Martin.

Herritarrak

“Dei egiten dugu apirilaren 17ko manifestazioan parte hartzera eta sakabanaketaren aurka, presoen etxeratzearen alde lanean ari diren edota aldekotasuna adierazi duten eragile sozial eta instituzional guztiei elkarlanerako gonbita luzatzen diegu. Guk hauxe diogu, ozen: beraiekin bat egiten dugula jasaten duten bortizkeria sistematikoari aurre egiteko borrokaldi eta ahalegin guztietan, baita legedi barneko baliabideak erabiltzeko erabaki eta urratsak ematean ere”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s