Maiatzaren 29an Onkologikotik Gipuzkoako Aldundira osasunaren aldeko giza katea egingo da

M29

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Zubietako errauste plantaren aurkako beste mobilizazio bat iragarri du. Atzo eguerdian agerraldia egin zuten mugimenduko kideek Donostiako Foru Aldundiaren aurrean. 50 bat lagunetik gora bildu ziren bertan, maiatzaren 29an osasunaren aldeko giza katea egingo dutela iragarri zuten, Onkologikotik Gipuzkoako Diputaziora hain zuzen ere. Herritarren parte hartzea eskatu zuten: “Errausketak jendarte osoari eragiten dio, ez soilik Zubieta eta inguruko herritarrei”.

‘Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian ere nahi’. Horixe izan da Errausketaren Kontrako Mugimenduak iragarri duen giza katerako aukeratu duten leloa.

a9-1Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Maiatzaren 29ko erraustegiaren kontrako eta osasunaren aldeko giza katea 11:30ean abiatuko da. Onkologikoan hasi eta Gipuzkoa plazaraino, Aldundiraino iritsiko da. Bost kilometroko bidea izango da, eta guztia osatzeko 5.000 bat pertsona beharko dituztela aurreikusi dute. Erronka handia dela diote antolatzaileek, baina herritarrak kezkatuta daudela diote, gaia puri-purian dagoela, eta guztien babesa lortzea espero dute. Babes hori agerian geratu zen, esaterako, otsailean hainbat herritatik Zubietara egindako martxetan.

a

Deitzaileak herritarrei begira jarri dira: “Proiektu toxikoa da, eta gipuzkoarrok txintik esan gabe irenstea gure herritar kontzientziaren osasuna bere onenean ez dagoen sintoma litzateke”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegiaren kudeaketa esku pribatuetan uzteko asmoa ere salatu zuten: “Lankidetza publiko pribatua diote. Bai, kutxa publikotik zein herritarron poltsikoetatik sekulako dirutza atera eta esku pribatuetan uzteko lankidetza”.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek gaia serioa dela nabarmendu zuten atzoko agerraldian, eta ekitaldia ere halakoa izango dela: “Baina ez dugu horregatik kolore ilunekin margotuko, osasunaren aldeko ekimena izango delako, eta osasuna, azken batean, alaitasuna ere badelako”.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren izenean Maialen Iñarra zubietarrak (euskaraz) eta Aritz Aranburu aginagarrak (gazteleraz) irakurri zuten manifestua bere osotasunean irakurtzeko: M29eus

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

Informazio gehiago:

2 responses to “Maiatzaren 29an Onkologikotik Gipuzkoako Aldundira osasunaren aldeko giza katea egingo da

  1. Nere postekin loturak: Maiatzaren 29ko osasunaren aldeko giza-katean parte hartzeko txartelak eskuratzeko deia | Usurbildarrak aurrera

  2. Nere postekin loturak: Larunbatean Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldea osatzeko batzar irekia Artzabalen | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s