OEIT mediku taldea agintari eta eragile sozialekin elkartuko da errausketaren arriskuez ohartarazteko

OEIT-Villandiego-BerridiOsasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko Villandiego eta Berridi medikuak prentsari ekimenaren berri azaltzen. (Arg.: OEIT)

OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek datozen asteotan agintari eta eragile sozialekin hitz egin nahi dute  Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren arriskuez jabetzeko: “Aurrez aurre esan nahi dieguna da datozen asteotan Gipuzkoaren etorkizuna eta jende askoren osasunari buruz erabakiko dutela, errauskailuek minbizia sortzen dutela, azterketa askok hala adierazten dutela eta, gutxienez, ardura printzipioa aplika dezatela”.

a

Errausketak gizakien osasunean dakartzan kalteez dossierra aurkeztu du OEITak. Taldearen ordezkari moduan Juan Cruz Ruiz de Villandiego eta Maialen Berridi medikuek azaldu dute besteren artean harremanetan jarri direla Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila,  Legebiltzarra eta Zubieta inguruko alkateekin, agintarien artean; baina baita alderdi politiko, sindikatu eta bestelako eragile batzuekin ere.

Maialen Berridi medikua: “Hondakinen kudeaketan eskuduntzak dituen Foru Aldundiak ez du osasunari buruzko azterketarik plazaratu eta ez du ezer esan errauskailuek osasunean eragiten duten kalteari buruz”.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s