Oiardo Kiroldegiko eskalada egiteko boulder berria erabilgarri dago

Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak, martxoaren 8tik Oiardo Kiroldegiko eskalada egiteko boulder berria erabilgarri dagoela jakinarazi du. Boulder berriarekin, Usurbilgo Udalak kirol eskaintzaren dibertsifikazioa sustatzeko apustua berretsi nahi du.

Nolako da?

Boulder berria kirol pistara igotzeko dagoen arrapalaren azpian, futbol zelaiaren alboan kokatua dago. Zailtasun mailaren arabera dago antolatua, eremu berde eta morean:

  • Berde gunetik, zonalde morera zailtzen doa eskalatu beharreko altuera.
  • More koloreko zonaldeko zati gehienak berrerabili egin dira, garai batean Kiroldegiko pistan zegoen “rokodromo” gunekoa berrerabiliz.

Boulderra erabiltzeko araudia

  • Boulderreko giltzak harreran eskatu behar dira. Amaitutakoan harrerara itzuli behar dira.
  • Instalazioa erabiltzeko, gomendagarria da federazioaren lizentzia edukitzea.
  • Gunea erabiltzeko gutxieneko adina, 16 urte da. Gazteagoak ere, adinez nagusia den arduradun batekin edo baimenduta, erabili ahal izango dute.
  • Nahitaezkoa da, kalekoak ez diren oinetakoekin edo eskalatzeko oinetakoak erabiltzea.
  • Ezin da heldulekuak manipulatu edo lekuz aldatu. Hala nahi izanez gero, instalazioaren arduradunen baimena beharko da.
  • Boulderreko elementuren bat egoera txarrean badago edo akatsen bat duela ikusiz gero, arduraduna jakinaren gainean jarri behar da.
  • Gunea garbi eta txukun mantentzea mesedegarria da denontzat, gauzak bere lekuan utzi.
  • Ezin da magnesio-hautsa erabili.
  • Erabiltzaile bakoitzeko txanda 5 minutukoa izango da.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s