Xomorro 25 urte espetxean: apirilaren 20an topaketa berezia eta apirilaren 22an harpidetza afaria

XOMORRO-Kartela

Xabier Aranburu “Xomorro” euskal preso aginagarrak 25 urte egingo dute espetxean eta egoeraren berri emateko, Usurbilen Nahi Ditugu taldeak eta Xomorrren lagunak (Udalaren laguntzarekin) datorren apirilaren 20an eta 22an bi ekimen antolatu ditu “Xomorro 25 urte espetxean” lemapean. Antolatzaileek bi ekimen hauetan parte hartzeko deia zabaldu die herritar guztiei.

Xomorrok 25 urte espetxean daramatzan arren kalean izan beharko zuen baina tamalez ez da horrela. 2014ko ekainean Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartutako erabakien ildotik, epaitegietan beren herritik gertuen dagoen espetxera eramana izateko eskaera egin zuen baina helegite guztiak atzera bota zituen Audientzia Nazionalak. Erabaki honen ondorioz, 2017ko martxora arte ez da irtengo.

25 urte espetxean

XomorroEtxera1web2015eko Santixabeletan herritarrek Xomorrori elkartasuna adierazteko ateratako argazkia

“Xomorro” 1991ko abuztuaren 17an atxilotu zuten 28 urterekin. Une gogorrak izan ziren, izan ere, atxiloaldian tortura eta tratu txarrak jasa zituelako eta inoiz ez zirelako ikertuak izan. Beranduago bi bider jipoitua izan zen (1992an eta 1993an) kartzeletako lekualdaketetan eta salaketa hauek ere artxibatu eta ez zituzten ikertu. Gutxieneko eskubideak aldarrikatzeko ere gose greba, planto eta hamaika protestaldi egin izan ditu.

Xomorro

XomorroXabier Aranburu “Xomorro” aginagarrak 53 urte ditu. Atxilotu zuteneteik gaur egun arte lau espetxe ezagutu ditu: Carabanchel, Alcala, Valdemoro eta Herrera de la Mancha. Azken honetan egin ditu urte gehienak.  Duela 1o urte lege arrunta aplikatu izan baliote, baldintzapeko askatasunean izateko eskubidea izango zuen. 2015eko martxorako irteera data atzeratu zioten baina legean egindako moldaketek beste bi urtez luzatu zioten espetxealdia, lehen esan bezala 2017ko martxora arte.

Usurbilen Nahi Dituguk aditzera eman duenez, ikasi edo eskulanak egiteko uneoro trabak izan ditu. Halere, bere alderdi sortzailea garatu ahal izan du, bereziki egurra zizelkatzen edo bertso eta poemak idazten. Ezagunak dira Aginaga eta Usurbilgo Santixabel jaietarako idatzi izan dituen bertsoak. Bere bertso eta poemekin liburuxka bat argitaratu zen 2007an eta Ateramiñeko sailan ere bere lanak argitaratu izan dira.

Ekimenak

Apirilak 20, asteazkena

  • 19:30 Topaketa berezia Potxoenean: “Xomorro” preso aginagarrak 25 urteotan izandako gorabeherak ezagutu eta gogoratzeko bideo emanaldia eta solasaldia egongo da. Antolatzaileen esanetan bertan izango dira senide, lagun, eta baita ere Xomorrorekin urte askotan Herrera de la Manchan egondako bi preso ohi. Denen parte hartzearekin, alde politiko edo errepresibotik ez ezik, alde humanotik ere bere egoerara hurbiltzea ahalbidetuko da.

Apirilak 22, ostirala

  • 21:00 Harpidetza afaria Usurbilgo Aitzaga Elkartean: Herriko presoei euskal prentsa helarazteko urteroko harpidetza afaria egingo da Aitzaga Elkartean, barrikotearen menuarekin.
  • Afarirako txartelak aurrez salgai, 20 eurotan Aitzaga tabernan. 14 eurotan ikasle eta langabetuek.

Noaua! astekaria

Aste honetako Usurbilgo 653. Noaua! astekariak gaia azalera eraman eta barruan ekimenen berri ere eman du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s