Amnistiaren norabidean euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko eskatu zuten atzo Bilbon

Bilbo1Arg.: Topatu.eus

Atzo (apirilak 17)  Nazioarteko preso politikoen eguna izan zen eta “Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera” lemapean manifestazio nazionala burutu zen Bilbon. Euskal presoak etxera eta hemen gaude presoen alde oihu nahiz bertaratutakoen txalo artean abiatu zen Bilbon manifestazioa. Ikurrinek manifestazio burua koloreztatuta, milaka izan ziren Bizkaiko hiriburuan batu zirenak.

Arg.: Aritz Loiola (ArgazkiPress)

Euskal preso ohiek antolatu zuten martxa. Horietako asko joan ziren Bilbora; besteak beste, manifestazio buruan joan ziren Itziar Aizpurua, Antton Lopez Kubati eta Juan Mari Olano; bertan izan zen Arnaldo Otegi preso ohi eta Sortuko idazkari nagusia ere. Horrez gain, EH Bilduko legebiltzarkide nahiz LAB sindikatuko ordezkari ugari joan ziren mobilizaziora.

Herriko preso ohiak ere bertan izan ziren, goizeko 10:00etan Usurbildik atera zen autobusean joan ziren herritarrekin batera. Gogora ekarriko ditugu atzoko manifestazioarekin bat egin zuten herriko preso ohiak:  Oihana Lizaso, Koldo Lizaso, Iñaki Errekondo,  Patxi Xabier Añorga, Olatz Altuna, Julian Bengoetxea, Jexux Iparragirre, Agurtzane Solaberrieta, Joxe Domingo Aizpurua,  Patxi Segurola,  Xabier Miguel Ezkerra, Ramon Uribe, Jokin Errasti, Marisa Alejandro, Loli Elkano, Sebas Cardenas, Kornelio Roteta, Xeles Camino eta Karlos Martin.

Ibilbidean zehar Mirentxin gidariak, deportatuen senideak eta hainbat sumario politikotan auzipetuta dauden herritarrak presente egon ziren. Mirentxin gidarien taldeak esaterako, maiatzaren 7an Larrabetzun ospatuko duen jaialdiko egitaraua zabaltzeko ekimena egin zuen, furgonetetara igota, gogoraraziz.

This slideshow requires JavaScript.

Manifestazioaren amaieran preso ugariren gutunak irakurri zituzten eta amaierako ekitaldian, EPPK-k aipatutako irizpideak gogorarazi ziren: “Batasuna, elkartasuna eta herriarenganko lotura. Kalean ere balio dute. Euskal jendartearen engaiamendua indarberritu behar dugu, eta estatuek ezarritako blokeoari aurre egin, premia biziz”.

Bi norabidetan bota zuten mezua:

  • Babesa azaldu zioten Euskal Preso Politikoen Kolektiboari.
  • Herritarrei eta eragileei eskatu zieten preso eta iheslarien etxeratze bidea bultza dezatela: “Gehiengo sozial zabalak eraginkortu beharko du irekitako jokaleku berria, ustel ez dadin”.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s