Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina eta Buruntzaldeko lehiaketan sari bat irabazteko aukera

errenta aitorpena

Usurbilgo Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin eta Buruntzaldeko Udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Apirilaren 18an hasi zen 2o15eko errenta aitorpena egiteko epea, eta maiatzaren 25era arte luzatuko da.

Era desberdinak daude errenta aitorpena egiteko, hiru modalidadeetan duzu euskaraz egiteko aukera:

  • Etxera iritsitako autolikidazioa onartuta.
  • Zerbitzu mekanizatura joanda.
  • Internetez eginda.

Zein da helburua?

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Errenta aitorpena euskaraz eginda, euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da: “Hizkuntzaren normalizazioa lortzeko euskara eremu guztietara hedatu behar da, eta horretarako, garrantzitsua da herritarrek euskaraz osotasunean bizitzeko hautua egitea. Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu eta aitzindariak izan gaitezke horretan”.

Nola egin?

Iaz bezala errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko oso modu errazean: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, hau da, euskaraz egiteko  ez dago inolako zailtasunik.

Gero eta gehiago euskaraz

Urtez urte errenta aitorpena euskaraz egiteko hautua egiten duten herritarrak gero eta gehiago dira: “Euskararen normalizaziorako bidean ematen ari garen beste pauso bat da hau. Baina, pauso handia eta sendoa izan dadin, herritarren babesa eta parte-hartzea beharrezkoa da. Euskarak merezi duen lekua izan dezan egunero behar baitu gu guztion zaintza”.

Facebook-en lehiaketa martxan

Aurreko bi urteetan bezala, herritarrak animatzeko, Buruntzaldeko Facebook-en lehiaketa bat jarri da martxan. Mezua elkarbanatzen dutenen artean bi lagunentzako sagardotegi menua zozketatuko da maiatzaren 17an.

Facebook: https://www.facebook.com/Buruntzaldea-Euskaraz

Informazio gehiago: buruntzaldea.eus webgunean eta eskualdeko Euskara Zerbitzuetan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s