Donostiako Miramar jauregian “Errausketa eztabaidatzea Gipuzkoan eta Europan” jardunaldia

A22 Miramar

Ostiral honetan (apirilak 22) Europako Parlamentuak eta GUE/NGL-ak (Europako Ezker Unitarioa/Ezker Berde Nordikoa – Europar Parlamentuko Taldea) antolatuta, “Errausketa eztabaidatzea Gipuzkoan eta Europan” jardunaldia burutuko da. Jardunaldia goizeko 09:00etatik 19:30era  Donostiako Miramar jauregiko Julio Caro Baroja aretoan egingo da.

Jardunaldi honetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da (plaza mugatuak) apirilaren 21 baino lehen helbide honetara idatziz: errausketajardunaldia@gmail.com

Hizlariak

  • Paloma Lopez: Europako Legebiltzarreko GUE/NGL taldekidearen eskutik jardunaldiaren aurkezpena.
  • Maria Luisa Sanchez: Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformaren bozeramailea. Gipuzkoan errausketaren aurka egin diren ekintza historikoen azalpena emango du.
  • Roberto Bermejo: Ekonomia Iraunkorreko EHUko ohorezko irakazlea. Materialen ekonomia zirkularrean aurreratzeko premia larriaz hitz egingo du.
  • Iñigo Suberbiola: Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuko familia-medikua. Hiriko hondakinek eta ondorioek osasunean duten eraginaz hitz egingo du.
  • Gorka Bueno: Teknologia elektronikoko EHUko irakaslea. Hiriko hondakinen errausketa Bizkaian nola den azalduko du. (Arratsaldean Usurbilen izango da, Potxoenean 18:30ean egingo den “Zabalgarbi biluzik. Bizkaiko gezurrak desmuntatzenhitzaldian.
  • Ainhoa Intxaurrandieta: GHK-ko lehendakari ohia. Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko errausketaren ordezko proiektuaz hitz egingo du.
  • Piotr Barczak: European Enviromental Bureau-ko hondakin politikako arduraduna. Eutopar Batasunaren arauak eta hondakinen kudeaketa iraunkorraz hitz egingo du.

Jardunaldiaren amaieran mahai ingurua egongo da. Europako Legebiltzarreko eta Gipuzkoako proposamenak hondakinen kudeaketa iraunkorra egiteko.

Egitaraua

A22 Miramar 1

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s