Espainiako Poliziak zazpi lagun atxilotu ditu gaur goizean Burlatan “Guardia Zibila iraintzeagatik”

A18atxiloketak2

Espainiako Poliziak gutxienez zazpi lagun atxilotu ditu gaur goizean Burlatan (Nafarroa), Espainiako segurtasun indarrak iraintzea leporatuta. Zehazki Burlatako pareta batean #aztnugal tortura salaketa margotzeagatik atxilotu dituzte. Azken informazio iturrien arabera libre geratzen ari dira goizean Iruñerrian tortura salaketekin lotuta atxilotutako lagunak. Tartean daude Txelui Moreno Sortuko kidea, Julia Ibañez emaztea, Ibai semea eta beste lau lagun: Saioa Ibiriku, Itxaso Torregrosa, Esteban Gota eta Mikel Otano.

Arg.: Berria

Aipatzekoa da Burlatako alkatearen baimenarekin egin zutela margoketa, gainera, informazio iturrien arabera, litekeena da Txema Noval alkatea deklaratzera deitzea.

Txelui Morenok Espainiako Poliziaren komisariatik atera ostean egoera kafkiarra dela esan du eta nabarmendu du torturaren kontrako mural batean aipatuak sentitu direla segurtasun indarrak, horien aipamenik egon gabe ere: “Ez dakit hemen torturaren aurka egotea delitua den edo ez. Ez dakigu. Esango digu epaileak haren aurrera goazenean. Halako egoerak aldatzeko martxan jarri behar dugu benetako demokrazia bat izateko. Hori da herritar guztiok nahi duguna”.

Polizia operazioa Fermin Otamendi Nafarroako Auzitegiko epaileak agindu duela esan diete poliziek atxilotuei, Ahotsa.info-k zabaldutako bideoan ikusten denez, baina Nafarroako Auzitegiak ukatu egin du agindu duela.

a

Berria egunkariak Espainiako Gobernuaren ordezkaritzarekin hitz egin du, eta hark ez du baieztatu nahi izan nork agindu duen polizia operazioa. Atxilotuek bi ordu egin dituzte Poliziaren eskuetan, eta horren ostean libre geratzen hasi dira Chinchilla kaleko komisariatik.

Iker Morenok torturak salatu zituen

A18atxiloketak3

Iker Moreno Txelui Morenoren semea da, eta 4/2014 sumarioan atxilotuetako bat izan zen. Torturak salatu zituen, eta CPTk salaketa horiek sinesgarritzat jo zituen. Ikerrek berak BERRIAri baieztatu dionez, gaur aita-amak eta anaia atxilotu dizkiote, eta 04/2014 epaiketan aurreko astean egin zuten akordioarekin lotu du: “Min egin diegu“. Joan zen astean epaitu zituzten 4/2014 sumarioko bost kideak, eta Fiskaltzarekin akordioa egin ostean aske utzi zituzten.

Polizia etxe azpian

Txelui Morenok Info7 irratian hitz egin du, Polizia etxe azpian zuela, atxilotua izan aurretik: “Suposatzen da demokratak torturaren aurka daudela, ezta? Hau bukatzeko modu bakarra antolatzea da. Antolatzea, antolatzea. Ez digute alfonbra gorririk jarriko” .

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s