Larunbatean Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldea osatzeko batzar irekia Artzabalen

UEAM

Larunbat honetan (apirilak 23) Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldea osatzeko batzar irekia deitu du herritar talde batek. Deitzaileek jakinarazi dute une honetan erraustegiaren kontrako ekintzak koordinatzeko edota antolatzeko Usurbilen taldea ez dagoela egituratua. Gipuzkoan Errausketaren Aurkako Mugimendua lanean ari da, eta herri bakoitzean talde bat prest egotea beharrezkoa ikusten dute, modu azkarrean deiak zabaltzeko eta antolatzen laguntzeko.

Taldea eratzeko batzar irekia deitu dute larunbaterako, goizeko 11:00etan, Artzabalgo ekitaldi aretoan (ordubeteko batzarra izango dela aurreikusten da).  Herritarrei bertaratzeko gonbidapena luzatzen diete. Helburua ahalik eta jende gehien biltzea da: “Erraustegia geldiarazteko laguntzeko prest dagoen jendea behar da”.

Maiatzaren 29an giza katea

M29

Gogoan izan dagoeneko Errausketaren Aurkako Mugimenduak Zubietako errauste plantaren aurkako beste mobilizazio bat egingo duela. Maiatzaren 29an osasunaren aldeko giza katea egingo da, Onkologikotik Gipuzkoako Diputaziora hain zuzen ere. Herritarren parte hartzea eskatu zuten duela gutxi egindako agerraldian: “Errausketak jendarte osoari eragiten dio, ez soilik Zubieta eta inguruko herritarrei”.

a

Maiatzaren 29ko erraustegiaren kontrako eta osasunaren aldeko giza katea 11:30ean abiatuko da. Onkologikoan hasi eta Gipuzkoa plazaraino, Aldundiraino iritsiko da. Bost kilometroko bidea izango da, eta guztia osatzeko 5.000 bat pertsona beharko dituztela aurreikusi dute.

Informazio gehiago: Klik

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s