Santixabeletako egitarau lehiaketa eta txupinazoa nork bota proposamenak egiteko epeak zabalik

JaiakAzken urteetako Santixabel jaietako egitarau lehiaketaren irabazleetako batzuk

2016ko Santixabel jai batzordea dagoenako ari da egitaraua fintzen. Hainbat bilera egin dituzte eta hortik atera dira ondoko bi proposamen. Bi partehartze prozesu jarri dituzte abian Santixabel Jaietako Batzordeak eta Usurbilgo Udalak:

  • Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa.
  • Santixabeletako txupinazoa nork bota proposamenak egitea.

JAIETAKO EGITARAUAREN DISEINU LEHIAKETA

Lehiaketa publikoa eta irekia izango da. Lana originala eta argitaratu gabea izango da, beste lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean. Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun. Nahi adina lan aurkez daitezke.

Lana maiatzaren 20a (ostirala) baino lehenago erregistratu behar da Usurbilgo Udaleko erregistroan edo postaz bidali beharko dira: Usurbilgo Udala Kultura Saila, Jose Martin Sagardia Plaza z.g.,  20170 Usurbil. Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-maila bat bidaliko da udalari kultura@usurbil.eus helbidera.

Lehiaketari buruzko oinarriak eskuragarri jarri dira helbide honetan: KLIK

Nork botako du txupinazoa?

Arg.: Noaua!

Santixabeletako Jai Batzordeak “Nork botako du txupinazoa” ekimena jarri du martxan. Helburua jaien  hasiera ekitaldian nor omendu erabakitzeko herritarren proposamenak jasotzea eta herri partaidetza sustatzea da. Proposamenak maiatzaren 20a (ostirala) baino lehen bidali behar dira:

  • kultura@usurbil.eus
  • Sutegi liburutegian, Oiardo Kiroldegian edo Potxoenea Kultur Etxean jarri diren gutunontzietan utzi daitezke.

Jasotzen diren proposamen guztien artetik bat aukeratuko da eta hori Santixabeletako Jai Batzordeak esku egongo da.

One response to “Santixabeletako egitarau lehiaketa eta txupinazoa nork bota proposamenak egiteko epeak zabalik

  1. Nere postekin loturak: Maiatzaren 9an Santixabeletako Jai Batzordearen bilera irekia Potxoenean | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s