Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak antolatuta, gaur “IV. Dantza Eguna” Usurbilen

Dantza eguna

Gaur, apirilak 23, goizeko 11:00etatik aurrera Usurbilgo IV. Dantza Eguna ospatuko da. Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak Udalaren laguntzarekin egun osoko ekimena antolatu du.

Laugarren edizioko Dantza Eguna parte hartzailea izatea da asmoa. Hiru zutabetan banatu dute eguna:

  1. Goizean dantza taldeen topaketa
  2. Arratsaldean erromeri gidatua Iruñeako Ortzadar taldearen eskutik. Goizean etxekoekin eta Donostiako Goizaldekoekin topaketan parte hartuko dute
  3. Ondoren, musika entzunez herritarrei dantza egitera animatuko dituzte antolatzaileek: “Arratsaldeko ekitaldi hau, herritarrak parte hartzeko eta ondo pasatzeko antolatu dugu. Ia sustatzen dugun dantza grin hori”.

Orbeldi Dantza Taldearen esanetan egun guztian zehar dantzari, antzezle eta teknikarien artean, guztira 70-75 bat lagun mobilizatuko dituzte.

Misterio puntua izango du ikuskizunak

Aurtengo Dantza Eguna iragartzeko kartela ikusten badugu, aurrean zabalik duen leihotik, Usurbilgo elizara begira ageri den lagun baten itzala ageri da eta antolatzaileek honelaxe adierazi dute kartelaren zergatia: “Misterio puntua izango du ikuskizunak. Herri honek duen misterio bati loturiko emanaldia izango da. Misterio horri erantzun bat eman nahian gabiltza”.

Egitaraua

  • 11:00 Dantza Taldeei harrera. Partehartzaileak: Ortzadar Dantza Taldea (Lekunberri), Goizaldi Dantza Taldea (Donostia) eta Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).
  • 12:00 Kalejiraren hasiera. Herriko gune desberdinetan geldialdiak egingo dira dantza saioak eskaintzeko.
  • 13:30 Ekitaldi Nagusia frontoian.
  • 14:30 Dantzarien Bazkaria.
  • 18:00 Erromeria frontoian, Ortzadar taldearekin.
  • 22:30 “Kanpaiak Jotzean” ikuskizuna, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s