Astearte honetan osoko ohiko bilkura burutuko da Udaleko udalbatza aretoan

usurbilgo+udala

Astearte honetan (apirilak 26) osoko ohiko bilkura burutuko da, arratsaldeko 18:00etan Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Aipatzekoa da bilkura honetan bost mozio aurkeztuko direla, une honetan guztuak pil-pilean dauden gaiak dira: etxebizitza duinak, Turkia, erraustegia, autobusen zerbitzu murrizketak eta AGI. Gogoratu bilkura hauek irekiak direla eta herritarrek, amaieran, galdera-eskaeren puntuan aukera dutela hitza hartzeko. Hona hemen  gai zerrenda:

  1. Aurreko akten onespena: 2016ko otsailaren 23ko ohiko bilkura eta 2016ko martxoaren 22ko ezohiko bilkura.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko martxoaren 15etik apirilaren 15era (2016/0268- 2016/0355).
  3. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren Testu Bategineko Araudiko 37., 53., eta 54. artikuluen Aldaketa puntuala (01 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea.
  4. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-4 (Txagañeta) Sektoreko Ezaugarri Fitxaren Aldaketa puntuala (10 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea.
  5. 2016/0285 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko Batzarrak 2016-01-26an harturiko erabakia (udalen ekarpenak zehazten dituen atala) auzibidera.
  6. 2016/0286 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko 2016ko aurrekontuen behin betiko onespena auzibidera.
  7. Berri ematea: 2016/90001 kreditu txertakuntzaren aldaketa dela eta, Udalak gastuaren araua ez du betetzen.
  8. Mozioa: Etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko aukera izateko eskubide subjektiboari eta etxebizitzarako prestazio ekonomiko berriari buruzko arauzko garapena.
  9. Mozioa: Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek Turkiarekin izenpetutako aurreakordioaren ingurukoa.
  10. Mozioa: Erraustegiaren eraikuntza dela eta.
  11. Mozioa: Usurbil-Lasarte-Oria-Ospitalea lotzen dituen T2 eta T6 autobusen zerbitzuan murrizketak ez egitearen alde.
  12. Mozioa: Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren (AGI) murrizketa.
  13. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s