Maiatzaren 29ko osasunaren aldeko giza-katean parte hartzeko txartelak eskuratzeko deia

EAUT2Arg.: Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo taldea

Pasa den larunbatean, apirilaren 23an, Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldea osatu zen Artzabalen egindako batzarrean. Helburua erraustegiaren aurkako ekintzak koordinatzeko edota antolatzeko taldea egituratzea izan da. Dagoeneko zenbait lan eta ardura banatu dira bertaratu ziren usurbildarren artean.

Maiatzaren 29an giza-katea

M29Taldearen lehentasun nagusia, Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak maiatzaren 29rako Donostiako Onkologikotik Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitzara antolatu duen osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea ‎ lantzea da. Maiatzaren 29ko ekimena ordubetekoa (11:30-12:30) izango dela aurreikusten da eta ondoren, 13:00ak aldera ekitaldia egingo da Diputazio aurrean. Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo taldeak ekimenaren egitaraua osatzen dabiltzala adierazi dute  eta aurrerago jakinaraziko dutela zehatzago.

guztira 5.000 pertsona

Maiatzaren 29ko giza-kateak bost kilometroko bidea izango du, eta guztia osatzeko 5.000 bat pertsona beharko dituztela aurreikusi da. Erronka handia dela diote antolatzaileek, baina herritarrak kezkatuta daudela diote, gaia puri-purian dagoela, eta guztien babesa lortzea espero dute. Babes hori agerian geratu zen, esaterako, otsailean hainbat herritatik Zubietara egindako martxetan.

Gutxienez 400 usurbildar giza-katerako

Usurbildik giza-katean parte hartzeko, gutxienez 400 usurbildar beharko direla jakinarazi dute. Ekimenean parte hartzeko konpromiso-orri bat eskuratu (asteburuetan Sutegin egongo den informazio mahaiean) eta datuekin bete behar da. Txartela eskuratzen duenak maiatzaren 29an giza-katean parte hartuko duenaren konpromisoa adieraziko du.

A23 mahaiaArg.: Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo taldea

Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeko lagunek apirilaren 23 eta 24an Sutegi Kultur Etxearen ondoan mahai bat jarri zuten eta datozen asteburuetan ere bertan egongo direla iragarri dute, bereziki ostiraletan eta larunbatetan.

egunak eta ordutegiak

  • Apirilak 29, ostirala: 19:00etatik aurrera.
  • Apirilak 30, larunbata: 12:30etatik aurrera.
  • Maiatzak 6, ostirala: 19:00etatik aurrera.
  • Maiatzak 7, larunbata: 12:30etatik aurrera.
  • Maiatzak 13, ostirala: 19:00etatik aurrera.
  • Maiatzak 14, larunbara: 12:30etatik aurrera.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s