Eusko Jaurlaritzak intzidentzia ireki du Usurbilgo Ucin lantegiak eragindako ke-isuriak aztertzeko

kea UcinAbenduaren 9ko kea Usurbilen

Usurbilgo Udalak jakinarazita, apirilaren 18an Ucinetik ke asko ateratzen zela-eta, zenbait herritar Udalarekin harremanetan jarri ziren, gertatzen zena salatzeko. Ertzaintzari jakinarazi ostean, hauek Ucin lantegira gerturatu ziren.

Herritarren kexa: “Kea Ucin-etik ateratzen zen. Ondoan bizi gara eta astelehen gauekoa handia izan zen, baina ez da salbuespena. Bide batez, esango dut enpresa honek normalki gauak eta eguraldi txarreko egunak aprobetxatzen dituela, ez dakigu ze hondakin errausteko, lo gaudela arnasten duguna noski. Nazka nazka eginda gaude!”.

Hurrengo egunean, Usurbilgo Udaleko ingurumen zerbitzuak bezperan jasotako kexen berri eman zizkieten enpresako arduradunei eta Eusko Jaurlaritzako teknikariei. Aldi berean, isuriari buruzko azalpenak ere eskatu zituen Udalak.

Udalaren esanetan, apirilaren 20an (asteazkena), Ucin enpresako arduradunek erantzuna eman zuten azalpen argirik gabe. Jaurlaritzako Ingurumen sailak ordea intzidentzia bat ireki zuen Udalak emandako informazioarekin.

Ez da kontu berria Ucin lantegiaren ke-isuriekin dauden arazoak, urteak dira herrian ke-usai txarra maiz usaitzen dela. Usurbigo alkate Xabier Arregik, ke-isurien gaia argitzeko Ucineko arduradun nagusiarekin bilera bat egingo duela adierazi du. Ikuskapen bisita bat egingo du, gertatua ahal den neurrian argitzeko eta berriz ez errepikatzeko.

Udalak jakinarazita 2015eko ekainetik Udalean jasotako kexa eta irudien bilduma bidali du Ucin lantegira eta Eusko Jaurlaritzara.

Kexa ugari

2007ko irudiak

 

atxegalde1Azken urteetan kexa ugari egon dira. Hainbat herritarrek ere elkarretaratzeak egin dituzte Atxegaldeko errepide ondoan, batez ere auzoan egon diren eta dauden minbizi kasuekin beldurturik. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ikerketa bat egin zuen gai honen inguruan eta badirudi minbizi kasu horiek ez dutela lantegiarekin zerikusirik. Herritarrak, bereziki Atxegaldeko bizilagunak, ez dira fidatzen. Azken bi lejislaturetako udal ordezkariak ere gai honen inguruan maiz bildu dira, arazoari irtenbidea bilatzen. Badirudi arazoak bere horretan jarraitzen duela.

2015eko abenduaren 9an, iluntzean, ke laino batek herri erdigunea eta inguruak hartu zituen. Hasiera batean, behe laino edo lanbroa zela zirudien, baina ez. Herritarren artean kezka eta eragozpenak sortu zituen. Iluntze hartan ere, Udaltzaingoak herritarren hainbat kexu jaso zituen. Keak begietan eta eztarrian eragozpenak eragin zizkien zenbait herritarrei. Haize handirik ez zebilenez, ke lainoari desegitea kosta zitzaion. Orduko kea industriagune beretik zetorrela susmoa egon zen.

2015eko irudiak

Kearen lehen sintomak

UCIN-Aluminio-Fundicion1-700x400Arg.: ucinaluminio.com

Kea arnastu duten herritarrek esandakoaren arabera, lehen sintomak begietan azkurea eta malkoak dira eta eztarrian azkurea/pikorea izatea. Segituan nabarmentzen da usaia, lehorra eta oso txarra. Gainera dagoeneko konturatu dira noiz izaten diren isuri hauek: “normalean gauetan eta eguraldi txarreko egunetan, euria egiten duenean”.

Ucin lantegian labe bat dago eta bertan aluminioaren galdaketa egiten da. Herritarrak, eta bereziki Atxegaldeko bizilagunak kezkatuta daude: “Usai eta ke horiek eragiten dituzten hondakinen berri ez daukagu, zehazki zer hondakin erretzen duten ez dakigu”

Ucin ingurumenarekin konprometitua

UCIN-Empresa-ContenidoArg.: ucinaluminio.com

Ucin lantegiko webgunean halaxe dio, ingurumenarekin konprometitua dagoela. Hori horrela dela frogatzeko bertan ikusgai dituzte hainbat ziurtagiri. (klik). Eta Ucin usurbildarren osasunarekin konprometita dago?

telefono zerbitzua

telefonosUsurbilgo Udaleko udaltzaingoak aspaldi martxan dauka telefono zerbitzua. Ke-isuriak  sumatuz gero, Udaltzaingora deitzeko gonbita luzatzen dute. Hauxe, udaltzainen telefono zenbakia: 943 361 112

informazio gehiago

2 responses to “Eusko Jaurlaritzak intzidentzia ireki du Usurbilgo Ucin lantegiak eragindako ke-isuriak aztertzeko

  1. Nere postekin loturak: Erraustegiaren eta Ucin lantegiaren aurkako pankartak eta pintadak Santixabel jaien hasieran | Usurbildarrak aurrera

  2. UCInena pasada bat da. Egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Erraustegia abian jartzean nabaritu ere ez dugu egingo martxa hontan. Enpresak (jabeak, langileak…) ikusi behar du jarduera bermatzeko modurik onena arazo izateari uztea dela, gainerakoan ez dela bideragarri izango, bestela jai daukagu. Ea zerbait asmatzen dugun benetan estutzeko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s