Gaur 1937ko apirilaren 26an Gernikan izan zen bonbardaketako hildakoak gogoratu dira

guernica1

Gernikan (Bizkaia) 1937ko bonbardaketako hildakoak gogoratu dira gaurko egunez. 1937ko apirilaren 26an izan zen, Espainiako gerran. Erasoak jende zibilaren sarraskia eta hiriaren suntsipena eragin zuen. Arratsaldean sirena hotsak entzun dira berriro Gernikan, baina ekitaldiak goizean hasi dira, Jose Labauria 1937an alkate zenari egin dioten omenaldiarekin. Ondoren, urtero bezala, George Steer kazetaria omendu dute, bere kronikekin mundu osoan gertatutakoa ezagutzera emateagatik. Ekitaldi horren ostean eman diete Gernika saria Jose Mujica Uruguaiko presidente ohiari (ez da ekitaldian izan) eta Paco Etxeberria auzi medikuari, Bakearen eta Berradiskidetzearen izenean.

a

79 urte bete dira aurten. Euskal Herrira etorri da Janusz Chwierut, Oswiecin-go alkatea (Poloniako hiri horri alemaniarrek Auschwitz deitzen zioten, eta hala da ezagun han izan zuten kontzentrazio eremua). Nazioen Berradiskidetze Parkea proiektuak ekarri du, eta Gernikako Arbolaren kimu batekin itzuliko da Poloniara, kontzentrazio eremuan landatzeko. “Ez da soilik izango gerraren eta hondamendiaren ikur bat; demokrazia eta parlamentarismoaren ikur ere izango da“. Kimua hurrengo urtean landatu nahi dute, bonbardaketaren 80. urteurrenean.

Aipatzeko da sufrimendu hau bizitu zuten euskaldun askoren artean, usurbildarrak ere aurkitzen direla. Gazte zirela, Gernikako bonbardaketak zuzenean harrapatu zituen eta bidean lagun eta senideak galdu zituzten.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s