‘Basque Lives Matter, #9ak Libre’-k antolatuta, “Tortura itzaletik argira” hitzaldia gaur Donostian

A27

“Basque Lives Matter, #9ak Libre” kanpainaren barruan, gaur (apirilak 27) torturari buruzko hitzaldia egingo da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian, eguerdiko 12:00etan.

A276

Gai nagusia torturak Euskal Herrian izan duen eragina izango da. Hizlariak hauek izango dira:

  • Pako Etxeberria forentsea.
  • Jon Mirena Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedratikoa.
  • Lorea Bilbao abokatua eta Torturaren Aurkako Taldeko kidea.
  • Dinamizatzailea Eneko Compains EHUko irakaslea, Ekin antolakundeko zuzendaritzako kide izatea egotzita epaituko dituzten bederatzi euskal herritarretako bat.

8/13 sumarioa

A275

Maiatzaren 17an hasiko da 9 euskal herritarren aurkako epaiketa. Akusazioak 9 eta 15 urte arteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat. BasqueLivesMatter, #9akLibre lelopean jarri zuten abian informazio, salaketa eta mobilizazio kanpaina, oinarrizko eskubide zibil eta politikoen defentsa eta edozein jarduera politikoren zilegitasuna aldarrikatzeko.

a

Ekimenaren helburua  “Estatuaren inpunitate osoz”, Guardia Zibilak atxiloketa aldian egindako tortura “basatiak”, eta 2010ean hasitako “kondena” horrek eragindako ondorio psikosozial, ekonomiko, emozional eta humanoa salatzea da.

Egoitz Garmendiak jasandako torturen testigaintzan oinarritutako bideoa

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s